Aurkitu zure izena

Primary tabs

Peritza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal izen zaharra, Petra-ren aldaera. Osagaiak Per, Pero, Peri, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira. Gipuzkoan XVI. mendean azaltzen da (Periza) eta Sunbillan (N) 1726an (Periza de Olazeregui). 

Perpete

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n emandako izena. 

Peru

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal izen zahar eta jatorra, latineko Petrus-etik sortua. Antzina Muxika (B) herriko Okanabasoko Peru eta Mari izeneko haritzetara joaten zen jendea ezkontzera. Izen hau maiz dokumentatzen da, baina aipurik ezagunena XV. mendeko erromantzekoa da: "Izarragatik gora eltzian josala / Jaun Peru Abendañoko zexola, (...)".

Pisana

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Labrazakoa (A). 1782an eraitsi zuten.

Pizkunde

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Pazko igandean Jesu Kristoren pizkundea ospatzen da. Izen hau euskararen eta euskal kulturaren biziberritzearekin erlazionatu da eta hortik dator izan duen hedadura. Aldaerak: Berbixe, Berbizkunde eta Berbizne. Baliokidea: Resurreción (gaz).

Plentzia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko hiria eta Andre Mariaren eliza. Hirigutuna Lope Harokoak eman zion, 1299an, eta lehorreko mugak ez ezik itsasoan balea hiltzeko eskumena ere eman zion. Gaminiz-en sortu zuten hiri honi Placentia izena jarri zioten, Gipuzkoakoari bezala, eta horrelaxe deitu zuten bertako marinelek Ternuan sortu zuten herri berria. XVI.

Pobeña

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Muskiz (B) herriko Andre Mariaren baseliza. Arena hondartzaren ondoko haitz baten gainean dago, Barbadun itsasadarraren aldamenean. Festa irailaren 8an egiten da. Jaiegunean irudia elizara eramaten da prozesioan eta urrian atzera ekartzen. Barruan Habana ondoan itsasontzia salbatzeagatik egindako esker oneko emaitza dago.

Poio

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bargota (N) herriko Andre Mariaren elixattoa. Ama Birjina aurkitu zutenean Viana herrira eraman zuten, baina irudia gauez lehengo lekura itzultzen omen zen. Horrela ibili omen ziren behin eta berriz, vianarrek azkenean amore eman eta irudia horretarako propio eraikitako ermitan utzi zuten arte. Jaieguna maiatzaren 15aren hurrengo igandean ospatzen da.

Poiu

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Artiedakoa (N), XIX. mendean desagertua. Poiu herri hustuko eliza izandako ermita honetan Urraulbeiti, Urraulgoiti, Erromantzatu eta Ledeako batzarrak egiten ziren, XIX. mende arte.

Polen

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, Florian-en baliokidetzat. Latineko Florianus izena Florius-en gentilizioa da, eta hau Flora teonimoaren aldaera maskulinoa. Jaieguna maiatzaren 4an da.

Polentze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Poza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lendoñobeitia kontzejuko Andre Mariaren baseliza, Urduñan (B). Irudi erromanikoa Lendoñoko parrokian dago. Deitura Urduñako seme eta hizkuntzalari ospetsua izandako Poza Lizentziatuari esker da ezaguna. Kondairak dioenez, iturri ondoan eraiki nahi izan zuten ermita, baina irudia agerkundearen tokira itzultzen omen zen, eta hondarrean baseliza bertan eraiki behar izan omen zuten.

Presebal

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. XV. mendeko Persibal, Persebal edo Troxebal Frai Juan de Muxikaren semea izan zen eta garai hartako borroka gehienetan parte hartu zuen, Arrasate erretzean hil zuten arte:

Gomez handia [han] zan arren
han zan Presebal bere
bai Juanikote bere
Madalenaan ei dautza
biola tronpeta bage.

Pui

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Izen honetako bi Andre Maria daude Nafarroan, biak Donejakue bidean, bat Garesen eta bestea Lizarran. Azken hau XI. mendean azaldu omen zen, nahiz eta egungo irudia XIII.ekoa izan. Gauez Pui mendian argiak agertzen omen ziren eta zer gertatzen zen ikustera joan zirenean irudia aurkitu omen zuten. Eramaten saiatu arren ezin izan omen zuten mugitu, eta santutegia bertan eraiki zuten.

Purdentzi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Prudentzio izenaren baliokidetako ematen da. 

Puskene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Berriki sortu den izena, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-ren ereduari jarraikiz.

Sabat

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1539an, esaterako, Ainhoako (L) erretorea Frai Sabat zen. Hegoaldean ere, Nafarroan batik bat, franko erabili zen XVI. mendean. Aezkoan Xabat etxea dugu, izen honen bizitasunaren lekuko.

Sabina

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabinoak Etruriakoak ziren jatorriz eta leinu honetako emakumeen bahiketagatik egin dira ezagun gure artean. Izan ere, Erromako mitologiaren arabera erromatarrek emakume sabinoak bahitu zituzten, beraiekin ezkontzeko. Beranduago talde biak, erromatarrak eta sabinoak, batu egin ziren. Kristauen arteko zabalkundea Erromako eta Toledoko Sabina santei zor zaie.

Sabiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabinoak Etruriakoak ziren jatorriz; gure artean leinu honetako emakumeen bahiketagatik egin dira ezagun. Izan ere, Erromako mitologiaren arabera erromatarrek emakumezko sabinoak bahitu zituzten, beraiekin ezkontzeko. Beranduago talde biak, erromatarrak eta sabinoak, batu egin ziren. Sabin izena Arana Goirik berak proposatu eta erabili zuen, eta honi zor zaio izan duen hedapena.

Orriak