Aurkitu zure izena
Primary tabs
Dare
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Deba
Gipuzkoako ibaia, herria eta Andre Mariaren eliza. Azken honek sarrera erromaniko ederra du eta barruko kalostra gotiko ikusgarria. Izen zelta da Deba ('jainkosa' bide da jatorriz), eta Iberiar penintsulako, Ingalaterrako eta Frantziako hidronimian ere agertzen da, antzinako europarrentzat ibaiak jainko-jainkosatzat hartuak baitziren.
Dei
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Deñe-rentzat proposaturiko gizon izena.
Delika
Amurrio (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa, Nerbioi ibaiko ur-jauzitik gertu daudenak. Eliza ondoan egiten ziren Arrastaria-ko batzarrak -hau Amurriok irentsitako udalerria zen- eta bertan zin egiten zuen Aiarako jaunak.
Demiku
Bermeoko (B) auzoa eta Andre Mariaren baseliza. Udalez Bermeo bada ere, elizaz Mundakako egiten da. Jaia abenduaren 2an da.
Deñe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, gaztelaniazko Anunciación izenaren baliokidetzat. Ikus Anuntxi eta Iragartze.
Deunorone
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Todos los Santos izenarentzat proposaturiko baliokidea. Deunneologismoaz, oro zenbatzaileaz eta emakumezkoen -ne amaiera berriaz dago osaturik.
Dogartze
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, gaztelaniazko Deogracias-en baliokide femeninotzat. Jainkoa aipatzen zuten izenak (Deo 'Jainkoari' eta gratias 'eskerrak') erabiltzea usaiakoa zen lehen kristauen artean. Baliokidea: Deogracias (gaz.).
Dogartzi
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Deogracias izenaren balio-kidetzat ematen da.
Dolkiti
Erdi Aroko izena, Gaubea (A) inguruan dokumentatua (Dolkiti 1118an Gurendes herrian ageri da). A. Irigoienen ustez latineko Dulcitius izenetik datorke. Hau Tuteran (N) aurkitutako erromatar garaiko mosaiko batean azaltzen da, besteak beste.
Domeka
Erdi Aroko eta XVI-XVII. mendeetako agirietan franko azaltzen den euskal izena, latineko Dominica 'Jainkoarena' kristau izenetik datorrena. 1555ean Domeca Ortuzar ageri da Arrasaten (G), eta 1573-1574 urteetan Domeca de yrurre, Domequa de ariçaleta eta Domeca de tirapu aurkitzen ditugu Ziraukin (N). Aldaerak: Domenga, Domenja, Domekoitza eta Domikutza.
Domenga
Erdi Aroko euskal izen arrunta, XVI. mendean Gipuzkoan, esaterako, ongi dokumentatua.
Domiku
Erdi Aroan anitz erabili zen. Latineko Dominicus 'jaunarena' kristau izenetik dator. Honela deitu diren hiru santu nagusi daude: Silokoa, Guzman eta Calzadakoa. Azken honen jaieguna maiatzaren 12an da. 1162an Domicu Ezquerra agertzen da Zizur zendean (N). Aldaerak: Txomin eta Iparraldean erabiltzen den Dominix.
Domikutza
Domeka izenaren aldaera, Orion 1577an (Domicuça de hiceta) eta 1589an (Domicuça de hechaniz) dokumentatua. Aldaera hau Domiku gizon izenaz, patronimikoaren atzizkiaz (-(t)z hemen) eta generoaren mozioa adierazten duen morfemaz (-a-z) osaturik dago. Osakera bera dute Joanitza, Lopeitza, Mikeleitza, Otxoitza eta bestek.
Dominika
Latineko Dominica 'Jaungoikoarena' izenetik. Enperadorearen emaztea izan zen IV. mendeko Dominika-k lortu zuen godoek Konstantinopla ez eskuratzea. Jaieguna uztailaren 6an da. Baliokideak: Dominica (gaz.) eta Dominique (fr.).
Doneantsu
Muru-Asteraingo (N) Andre Mariaren ermita, Nuin herri hustuko eliza izana. Hagitz eraginkorra omen zen begizkoaren kontra eta, horregatik, opariak egiten zitzaizkion.