Aurkitu zure izena

Primary tabs

Txirrita

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

J. M. Lujanbio (Hernani, 1860 - Altza, 1936) bertsolariaren goitizena.

Txomin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Domingo-ren hipokoristikoa. 1470an Txomin Garro butroetarren ezkutaria zen. Sevillako Indietako Artxibo Orokorrean ere azaltzen da, euskaldunen gutunetan. Aldaerak: Domiku eta Dominix. Baliokideak: Domingo (gaz.) eta Dominique (fr.).

Txopeitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

XVI. mendean Getarian (G) azaltzen den izena (Chopeiza).

Txordon

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ordoño izenaren hipokoristikoa. 1596ko Refranes y Sentencias bilduman ere agertzen da.

Txori

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Garesko (N) Andre Mariaren adbokazioa eta izen arrunta. Txori batek garbitzen eta txukuntzen omen zuen herriko zubi ezagunean zegoen Ama Birjinaren irudia, eta hortik Txoriaren Andre Maria izena.

Txurdin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. 

Txurio

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. 1448an Churio Ecibay, Oñatiko (G) ganboarra, agertzen zaigu Arrasateko (G) borrokan. Aldaera: Xurio.

Uba

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren antzinako baseliza, Altzan (G). Ama Birjinaren laguntza hagitz eraginkorra omen da begietako eta buruko minak sendatzeko, bai eta ongi lo egiteko ere. Hau dela-eta Lo oneko Ama Birjina deitzen zaio. Hua izenaz ere ezagutzen da.

Ubaga

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Ezkarain (Lo). Irudia herriko elizan dago.

Ubarriaran

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Otobarren (A) kontzejuko baseliza.

Ubeltso

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko Oiartzungo (G) idazkun batean agertzen den izena. Hilarriko aurpegia, kondairak dioenez, Andrearriaga-ko baselizatik lore sorta lapurtu eta liliak ez itzultzeagatik harri bihurtu zen zaldunarena da.

Uda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Urtaroa eta Trebiñoko konderriaren izen historikoa, zein bertako herriburuaren izenak (Treviño-k) ordezkatu baitzuen. Baliokideak: Udara eta Udaneneologismoa.

Udalats

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Elorrio (B) eta Arrasateren (G) arteko mendia. Azken urteotan zabaldu den Udalaitz idazkera okerra baztertu beharrekoa da.

Udalatx

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Elorrio (B) eta Arrasateren (G) arteko mendia. Azken urteotan zabaldu den Udalaitz idazkera okerra baztertu beharrekoa da.

Udiarraga

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ugao (B) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Irudia Ugao eta Zeberioko mugetan agertu zen, elorri baten gainean. Ermita non egingo zuten erabakitzeko argizariekin joan omen ziren bertara, eta itzali ziren lekuan eraiki omen zuten, behinola artzainek beren auziak garbitzen zituzten haritzaren ondoan. Oraingo eliza 1778an eraiki zuten kofrakideek.

Udotz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren antzinako baseliza, Lizasokoa (N). Hondatu zenean irudia herriko elizara eraman zuten.

Ugarana

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Dima (B) herriko auzoa eta elizaren ondoan dagoen Andre Mariaren ermita. Jaia irailaren 8an da.

Ugazi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gasteizko Otobarren kontzejuko Andre Mariaren baseliza, Badaia mendiko bidean. Beste izenak UbarriaranUgasioran eta Ugaziaran dira. San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, eramaten da irudi erromanikoa parrokiara eta ekainaren lehenengo larunbatean ermitara bihurtzen.

Ugo

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gain batean dagoen Andre Mariaren baseliza, Artetan (N). Irudi gotikoa Mendekoste aurreko egunean herrira jaitsi ohi zuten, baina zoritxarrez orain galdua da. Jaieguna abuztuaren 15ean da.

Ugutz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Bautista izenarentzat proposatzen diren bi baliokideetako bat dugu Ugutz; bestea Batista da.

Orriak