Aurkitu zure izena

Primary tabs

Haitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta ('harria, malkorra, barga'), Itun Berriko Petrus-en baliokide dena. Aldaerak: Harkaitz eta mendebaldeko euskarako eta erronkarierako Atx.

Haitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, Itun Berriko Petrus-en baliokide onomastikoa. Aldaerak: Harkaitza eta mendebaldeko hizkeretako eta erronkarierazko Atxa.

Haize

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta eta euskal mitologiako izakia (Hegoi 'hego haizea' eta Ipar 'ipar haizea').

Haizea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal mitologian haizeak bizidunak dira. Ipar-mendebaldeko haizearen alabak Ipar eta Hegoaldeko haizeen emazteak dira. Aldaera: Haizene.

Haizeder

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak haize izen arrunta eta eder adjektiboa dira.

Haizene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Edurne-ren modukoen analogiaz azken urteotan sortutako izena. Oinarria haize da.

Haltza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Herri hezeko ibaien ertzetan hazten den zuhaitza (Alnus glutinosa). Bereterretxe-ren kantorean ageri da:

Haltzak ez dü bihotzik
ez gaztanbera hezürrik
ez nian uste erraiten ziela
aitunen semek gezürrik.

Haran

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Izen arrunta ('ibarra').

Hargin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Lanbide izena. Euskaldunak luzaz ari izan dira hargintzan, eta hori dela bide, iberiar penintsulako harginek hitz bat baino gehiago hartu dituzte euskaratik.

Haritz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Haritza (Quercus sp.) zuhaitz sakratua izan da Euskal Herrian, erromatarren garaian (I-III m.) ageri den Arixo jainko izenean ikus daitekeen bezala, hau haritz-ekin loturik badago bederen. Ezbairik gabe ezagunena Gernikakoa da, baina Enkarterrin ere bazen beste bat, Avellanedan, frantsesek erre zutena. Aldaera: aretx, mendebaldeko euskaran.

Haritza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Haritza (Quercus sp.) zuhaitz sakratua izan da Euskal Herrian, erromatarren garaian (I-III m.) ageri den Arixo jainko izenean ikus daitekeen bezala, hau haritz-ekin loturik badago bederen. Ezagunena, ezbairik gabe, Gernikakoa da, baina Enkarterrin ere bazen beste bat, Avellanedan, frantsesek erre zutena.

Harri

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Gaur egungo ohiko izena, Erdi Aroan ere erabilia: Garçia, fi de Arri Fuera (Arroitz, N, 1330).

Hartz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskaldunok maiz goitizentzat erabili dugun abere izena. Beharbada Akitaniako idazkunetako Harsi genitiboaren oinarrian dagoke. XII. mendean Urketan (L) ageri da, eta XIV.ean Artaxoan (N) (Pascoal Arça).

Harzko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Hartz-en aldaera txikigarria (ikus aurreko sarrera). Nafarroan 1186an dokumentatzen da, Leiren.

Haurramari

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Izendegia-n biltzen den izena.

Hedoi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hodei-ren aldaera den izen mitologikoa.

Hegieder

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Izendegia-n biltzen den izena. Irudi duenez, osagaiak hegi 'mendi mazela' eta eder dira.

Hegoa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal mitologian ipar-ekialdeko haizearen alaba da eta Hegoi hego-haizearen emaztea.

Hegoi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hegoaldetik datorren haizearen izena. Elizondon (N), Zugarramurdin (N) eta Garazin (NB), jotzen duenean, bere emaztearen alferkeriagatik haserre dagoela esaten da.

Heiko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

J.M. Satrustegik Euskal Izendegia-n bildutako izena.

Orriak