Proiektua

Sarrera

Garaiak aldatu egiten dira. Euskarazko izenen zerrenda geroz eta zabalagoa da eta hori, ezbairik gabe, berri oso pozgarria da. Baino honetxegatik, haur jaio berri baten izena aukeratzea gero eta zailagoa da. Izen bat aukeratu behar denean zalantza asko sortzen zaizkigu; zein da idazkera zuzena, mutilarena ala neskarena da edo besterik gabe, izen berriak ezagutu nahi ditugu.

Bestetik, argi dago ezin direla ponte izentzat hartu soilik familia eta lagun artean erabiltzen diren txikigarri eta hipokoristikoak, ezta egungo euskal idazkera arautuan ematen ez direnak ere. Gauza bera gertatzen da pertsonaren duintasunaren kontra doazen izen itxura gaiztokoekin (Aker, Ordots, Ozpin, Zakar,...), indarrean dagoen legeak berak onartzen ez dituenekin. Horregatik guztiagatik, gurasoek beren haurrarentzat hautatu duten izenaren informazioa eskuratzen saiatu beharko lukete erregistratzera joan aurretik.

Euskarazko izenak gure kultura eta ondarearen parte garrantzitsua dira. Pertsona izenak nortaz ari garen adierazteko balio dute baino gizartearen nortasunaren parte dira ere.

Helburuak

  • Euskarazko izenen bilketa eta zabalkudea egitea.
  • Euskarazko izenen informazio osaketa.
  • Euskarazko izen berrien bilaketa erraztu.
  • Gurasoei laguntza eskaintzea haur jaio berriei izen egokia jartzeko.
  • Beren izena aldatu edota idazkera zuzenera egokitu nahi duten guztiei, behar duten informazio argigarria eskuratzea.

Deskribapena

Euskarazko izen guztiak bildu nahi ditugu eta izen konkretu bati buruzko informazioa eskuratu nahi bada, erraz eta azkarra izatea. Gainera, izenak bilatu edo diskriminatzeko sistema aurreratuak jarri nahi ditugu:

  • Mutila ala neskarena
  • Hizki konkretu bat dauka? (“h”-rekin, “tz”-rekin...)
  • Hizki konkretu bat dutenak diskriminatu nahi ditut (“h”-rik gabe, “tz”-rik gabe)
  • Hizki konkretu batekin hasi edo bukatzea nahi duzu?

Erabiltzaile bakoitzak, gogokoenak dituen izenak hautatu ahal izango ditu eta "Gogokoenak" zerrendan ikusi. Izen bakoitzarekin batera, honi loturiko informazio laburra egongo da. Gainera, izen bakoitza indexatua egongo da eta eta URL propioa izango du, internet bidez honi buruzko informazio guztia erraz eta azkar partekatu ahal izateko.