Aurkitu zure izena
Primary tabs
Pago
Zuhaitz izena (Fagus sylvatica). Iratikoa dugu Europako pagadirik zabalenetako bat. Gaur egun gizakiaren eraginez mendi gailurretara mugaturik bizi bada ere, antzina hedatuago zegoen, eta zenbait lekutan itsasertzeraino iristen zen.
Paken
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Paciano-ren baliokidetzat ematen den izena. San Paziano Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean. Jaieguna martxoaren 9an da.
Pangua
Uda / Trebiñoko herria. XIII. men-dean Andre Mariaren monasterioa egon zen bertan, baina gaur egun gelditzen den bakarra elizako Ama Birjinaren irudia da. Jai nagusia Udako patroia den San Formerio egunean ospatzen da, irailaren 25ean. Egun horretan santuaren burua atera eta beila egiten zen, 1579az geroztik gutxienez.
Patirke
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Patxi
Frantzisko-ren hipokoristikoa izan da, eta oraindik ere horrela da hein batez, baina aitortu beharra dago maizkara gaztelaniazko Francisco-ren euskarazko baliokidetzat hartzen dela. 1574an Espartza Zaraitzuko (N) elizaren agirietan Don Pachi izeneko apaiza azaltzen da.
Paule
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Paula izenarentzat ematen den baliokidea, Erdi Aroan Paule gizonak izendatzeko erabiltzen bazen ere.
Pele
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n emandako izena.
Peli
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Perdiñande
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n emandako izena.
Peritza
Euskal izen zaharra, Petra-ren aldaera. Osagaiak Per, Pero, Peri, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira. Gipuzkoan XVI. mendean azaltzen da (Periza) eta Sunbillan (N) 1726an (Periza de Olazeregui).
Perpete
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n emandako izena.
Peru
Euskal izen zahar eta jatorra, latineko Petrus-etik sortua. Antzina Muxika (B) herriko Okanabasoko Peru eta Mari izeneko haritzetara joaten zen jendea ezkontzera. Izen hau maiz dokumentatzen da, baina aipurik ezagunena XV. mendeko erromantzekoa da: "Izarragatik gora eltzian josala / Jaun Peru Abendañoko zexola, (...)".
Pizkunde
Pazko igandean Jesu Kristoren pizkundea ospatzen da. Izen hau euskararen eta euskal kulturaren biziberritzearekin erlazionatu da eta hortik dator izan duen hedadura. Aldaerak: Berbixe, Berbizkunde eta Berbizne. Baliokidea: Resurreción (gaz).
Plentzia
Bizkaiko hiria eta Andre Mariaren eliza. Hirigutuna Lope Harokoak eman zion, 1299an, eta lehorreko mugak ez ezik itsasoan balea hiltzeko eskumena ere eman zion. Gaminiz-en sortu zuten hiri honi Placentia izena jarri zioten, Gipuzkoakoari bezala, eta horrelaxe deitu zuten bertako marinelek Ternuan sortu zuten herri berria. XVI.
Pobeña
Muskiz (B) herriko Andre Mariaren baseliza. Arena hondartzaren ondoko haitz baten gainean dago, Barbadun itsasadarraren aldamenean. Festa irailaren 8an egiten da. Jaiegunean irudia elizara eramaten da prozesioan eta urrian atzera ekartzen. Barruan Habana ondoan itsasontzia salbatzeagatik egindako esker oneko emaitza dago.
Poio
Bargota (N) herriko Andre Mariaren elixattoa. Ama Birjina aurkitu zutenean Viana herrira eraman zuten, baina irudia gauez lehengo lekura itzultzen omen zen. Horrela ibili omen ziren behin eta berriz, vianarrek azkenean amore eman eta irudia horretarako propio eraikitako ermitan utzi zuten arte. Jaieguna maiatzaren 15aren hurrengo igandean ospatzen da.
Poiu
Andre Mariaren baseliza, Artiedakoa (N), XIX. mendean desagertua. Poiu herri hustuko eliza izandako ermita honetan Urraulbeiti, Urraulgoiti, Erromantzatu eta Ledeako batzarrak egiten ziren, XIX. mende arte.
Polen
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, Florian-en baliokidetzat. Latineko Florianus izena Florius-en gentilizioa da, eta hau Flora teonimoaren aldaera maskulinoa. Jaieguna maiatzaren 4an da.