Aurkitu zure izena

Primary tabs

Sabat

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1539an, esaterako, Ainhoako (L) erretorea Frai Sabat zen. Hegoaldean ere, Nafarroan batik bat, franko erabili zen XVI. mendean. Aezkoan Xabat etxea dugu, izen honen bizitasunaren lekuko.

Sabina

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabinoak Etruriakoak ziren jatorriz eta leinu honetako emakumeen bahiketagatik egin dira ezagun gure artean. Izan ere, Erromako mitologiaren arabera erromatarrek emakume sabinoak bahitu zituzten, beraiekin ezkontzeko. Beranduago talde biak, erromatarrak eta sabinoak, batu egin ziren. Kristauen arteko zabalkundea Erromako eta Toledoko Sabina santei zor zaie.

Sabiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabinoak Etruriakoak ziren jatorriz; gure artean leinu honetako emakumeen bahiketagatik egin dira ezagun. Izan ere, Erromako mitologiaren arabera erromatarrek emakumezko sabinoak bahitu zituzten, beraiekin ezkontzeko. Beranduago talde biak, erromatarrak eta sabinoak, batu egin ziren. Sabin izena Arana Goirik berak proposatu eta erabili zuen, eta honi zor zaio izan duen hedapena.

Sagarduia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Urizaharra (A) herriko Andre Mariaren baseliza. Lehendabiziko aipamena 1570ekoa da eta azkena 1830ekoa, Calahorrako (Lo) bikarioak botatzeko agindua eman zuenekoa. Uribarri herri hustuko eliza izan zen.

Sahats

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Herrian oso ugaria den zuhaitza (Salix sp.), toponimian lekukotasun ugari utzi dituena: SaratxagaSaratsua...

Saioa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Baztan eta Kintoaren arteko mendi ezaguna, Belate ondoan (N).

Sallurtegi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren antzinako baseliza, Agurainen (A). 1500. urtean aipatzen da, Afrikako Oran hiria hartzean lortutako bandera bat oparitu ziotenean. Pazko astelehenean erromeria egiten bada ere, gaur egun lastategi bihurtua da. Irudia Andre Mariaren elizan gordetzen da.

Salusti

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Salustio-ren baliokidetzat proposatzen den izena. Salustio Erromako idazlea izan zen, Zizeronen garaikidea eta etsaia, ezaguna, besteak beste, Katilinaren Konjurazioa liburuagatik. Baliokideak: Salustio (gaz.) eta Salluste (fr.).

Sandora

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sanduru gizon izenaren ordain femeninoa. Egun honetan ezagutzen ez ditugun santu guztiak gurtzen dira. Jaieguna azaroaren 1ean da. Aldaera: Deunore (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).

Sanduru

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Antsoainen (N) 1240an ageri da, eta Iruñean eta Larraintzarren (N) 1366an. Aldaerak: Santuru eta Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen den Deunoro. Hondarreko hau deun 'donea' neologismotik abiaturik sortu zuen S. Aranak. Baliokideak: Santos (gazt.) eta Toussaint (fr.).

Santsa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Antsa-ren aldaera (ikus izen hau). 1015ean, Leireko agirietan, Uharteko (N) Sansa Mumiz agertzen da.

Santsol

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herria. Lazkaon (N) 1261ean agertzen da, eta Arrasaten (G) 1448an, bertako borroka entzutetsuan. San Zoilo izenaren aldaera asimilatua dela dirudi.

Santxa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena; Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santzia aldaerak ditu (ikus sarrera hauek). XIII. mendean Berriozar aldean (N) Sancha de Berrioçaar bizi zen eta 1347an Bolibarren (B) Sancha Andispe. Aipatzekoa da, orobat, Aramaioko (A) Sancha Ochoa Ozaeta-koa, 1451n senarra hil ziotenean eresi hau kantatu zuena:

Santzia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena; aldaeratzat Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santxa ditu. Honen bilakaeraz ikus Antso-n esaten dena, gizon izenen zerrendan.

Sara

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Lapurdiko herria (frantsesez Sare) eta Bibliako izena. Lehena ezaguna da bertako apaiza izan zen Axular idazle handiari esker. XX. mendean ere euskal kulturaren beste bultzatzaile paregabe baten bizitokia izan zen, J. M. Barandiaranena. Bibliako Sara Abrahamen emaztea eta Isaaken ama izan zen. Izena hebreerako Sarah 'printzesa'-tik dator. Jaieguna urriaren 9an da.

Sarabe

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aitziberko Andre Mariaren baseliza dagoen basoa, Urdiainen (N). Bertan aipatutako ermita elizatzat zuen izen bereko herria egon zen. Inguruko haitzetan jentilak bizi omen ziren; toki honen aurkez Jentilen leihoa deitzen duten haitzuloa dago.

Sarbil

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Nafarroako mendia. Gailurrean 1.132 metro ditu.

Sarria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zuiako (A) Andre Mariaren baseliza, XVIII. mendean eraikia. Jaieguna abenduaren 8an da.

Sastoi

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Urraulgoitiko (N) aurkintza.

Orriak