Aurkitu zure izena

Primary tabs

Sugoi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Arratia (B) haranean Sugar izendatzeko erabiltzen da. 

Sukil

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Gabonetako enborra (sukila) sakratua zen Eguzkiaren gurtzako sineste zaharretan. Etxean indar gaizto guztien aurkako babesa zuen haren su berriak. Orain arte iraun du familiako pertsona bakoitzaren izenean egur puskak, banan-banan, suari sartzeko ohiturak. Sabaian jasotako sukilaren ikatz zatia trumoien aurka berpizten zen.

Sustraitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Anastasio Albizu (Lazkao, 1915) idazlearen goitizena.

Tala

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Andre Mariaren antzinako eliza, Bermeon (B). Izenak hura zegoen talaia dakar gogora. XIV. mendean berria eraiki zuten, Bizkaiko handiena orduan, baina gaur egun ez dago haren arrastorik. Irudia XIX. mendea-ren bukaeran egindako Ama Birjinaren elizan dago. Aldaera: Talaia.

Taresa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan erabiltzen zen Teresa (ikus izen hau) emakume izenaren aldaera. Lehen aldiz 1094an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko dokumentazioan (Taresa). 1366an Tuteran eta Zangozan (N) agertzen da. Aldaerak: Ataresa, Teresa eta Terese (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).

Tellu

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ohiko izena Erdi Aroan. 804. urtean Tello Telliz agertzen da lekukotzat Valpuestako monaste-rioa sortzean; Leiren Jaun Tellu dokumentatzen da 1109an. Tello izan zen nafar erresumaren azken gobernadorea Término (Bu) herrian, XI. mendean.

Teperua

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Santa Luziako ermita, Zigoitian (A). Aurreko zelaian egiten zituen batzarrak Zigoitiako anaidiak, Done Martie egunean.

Terese

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen da, gaztelaniazko Teresa izenaren baliokidetzat. 

Tirtse

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Tirso-ren baliokide femenino-tzat ematen da.

Todor

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Teodoro-ren euskarazko baliokidetako hartzen da. Ikus Teodoro sarrera.

Toloño

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Mendia, mendilerroa eta Andre Mariaren antzinako monasterioa. Erromatarren garaiko hilobi batean Tulonio teonimoa agertzen da. Denbora haietan mendiak, ibaiak eta zuhaitzak jainkotzat hartzen ziren eta horregatik pentsatzen da aipatutako teonimoa egungo Toloño mendia zela. Ama Birjinaren santutegia aurreko toki sakratua kristautzeko asmoz eraikiko zen bertan.

Tome

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. 

Torkazarra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lagran (A) herriko Andre Mariaren baseliza, egun eroria. Buiumendia izeneko lekuan zegoen, herriaren eta San Kirikoren ermitaren artean.

Tosea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Eraulgo (N) Andre Mariaren baseliza. Irudia XVIII. mendean eraman zuten ermitatik herriko elizara, harenganako debozioa indartu eta kultua errazteko.

Tota

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Izen usua Erdi Aroan. 842an Antso Gartzeitz erregearen emaztea honela deitzen zen. 1111n Leiren agertzen da ("Tota, filia de dona Auriola") eta 1254an Iruñeko Nabarreria burguan. XIV. mendean maizxko aurkitzen dugu Nafarroan. Aldaera: Dota. Honen Totakoxe hipokoristikoa, Totica itzultzen dena, 1596ko Refranes y Sentencias-en ageri da.

Tutera

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako hiria. Izenak latineko Tutela teonimoan du sorburu.

Txabarri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Galdames (B) herriko auzoa eta Andre Mariaren baseliza. Jaia abuztuaren 15ean da.

Txaran

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1440an oinaztarrek Txaran Ganboa legizamondarra hil zuten Getxon (B).

Txatxel

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1443an hil zuten izen bereko oinaztarra Arrasaten (G).

Txipi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. 1398an Berriatuan (B) ageri da. Esanahia argia da ('txikia'), egun bizirik dagoen hitza da eta.

Orriak