Sabino
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Sabinoak Etruriakoak ziren jatorriz; gure artean leinu honetako emakumeen bahiketagatik egin dira ezagun. Izan ere, Erromako mitologiaren arabera erromatarrek emakumezko sabinoak bahitu zituzten, beraiekin ezkontzeko. Beranduago talde biak, erromatarrak eta sabinoak, batu egin ziren. Sabin izena Arana Goirik berak proposatu eta erabili zuen, eta honi zor zaio izan duen hedapena. Jaia abenduaren 11n da. Baliokideak: Sabino (gaz.) eta Savin, Sabin (fr.).