Aurkitu zure izena

Primary tabs

Xabadin

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iparraldean ibiltzen den izena; Satrustegik Sabina-ren baliokidetzat hartzen du. Xobadin eta Xalbadin aldaerak ere baditu. Ez da ahantzi behar, alabaina, XVI. mendean Sabat (gizona) eta Sabada (emakumea) ardurakoak zirela gure artean (cf. Hondarribiko Sabada de Aguirre, 1577an) eta Aezkoan Xabat deritzan etxea badela.

Xabat

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabat-en aldaera da.

Xabier

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Nafarroako gaztelu eta herria, bertako seme izan zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta santuari esker mundu osoan ezaguna. Ikasle zela Ignazio Loiolakoaren ezagutza egin zuen Parisen eta Jesusen konpainian sartu. 1541ean Ekialdeko Indietara joan zen, eta hamaika urte beranduago hil.

Xabierra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Xabier gizon izenaren aldaera femenino berria da. Baliokideak: Javiera (gaz.) eta Xaviere (fr.).

Xalbador

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Fernando Aire (Urepel, 1920 - 1976) bertsolariaren goitizena. Xalbadorrenea sortetxetik hartu zuen, Euskal Herrian ohi den gisan. Bere ohorez Xabier Lete olerkariak hau idatzi zuen:

Adiskide bat bazen
orotan bihotz bera
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antza aldatzen zutena.

Xemein

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko herria eta Markina hiribilduko patroia den Andre Mariaren adbokazioa. Hiribilduari emandako hirigutunean Xemeingain eliza agertzen da. Markina izan zen Bizkaian Sortzez Garbiaren dogma onartu zuen lehenengo herria. Abenduaren 8an, jaiegunean, udaletxeko batzar gelan dagoen irudiari argiak jartzeko ohitura izan da.

Xenpelar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

J.F. Petrirena (Errenteria, 1835 - 1869) bertsolariaren ezizena, sortetxearen izenetik heldu zaiona (Senperelarre, 1860an). Gazterik hil bazen ere eragin handia izan zuen, eta berak jarritako bertsoek jendearen gogoan eta ahotan diraute oraindik. Ogibidez fabrika bateko langileburua zen eta aginduak bertsotan ematen zituen, zenbaitetan bederik.

Xuban

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko (I-III m.) teonimoa (Xuban deo), Akitaniako idazkunetan azaltzen dena. Arbas (F) herriko harlandu batean kausitu zuten, XIX. mendean.

Xurdana

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Ikus Jurdana eta Mariajurdana.

Xurio

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, Txurio-ren aldaera eta oraingo Jurío deituraren sorburua. 1489an Oñatin (G) agertzen da.