Aurkitu zure izena

Primary tabs

Otxoa

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Otsoa-ren antzinako aldaera hipokoristikoa.

Otxoanda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Del Valle Lertsundik Gipuzkoan biltzen duen OtsandaOtxanda-ren aldaera, XV-XVI. mendeetakoa.

Otxoitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean (Ochoiza). Osagaiak Otxoa gizon izena, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira.

Otxoko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Otxoa-ren Erdi Aroko hipokoristikoa.

Otxote

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Elgetako Atxagako Otxote izan zen 1448an Arrasateri su eman ziotenetako bat. Izena berez Otxoa-ren hipokoristikoa zen.

Otzaurte

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zegamako (G) Andre Mariaren baseliza. 1969an amaitu zuten ermita hau Altsasurako bidean dago, artzain etxolen artean, Araitz malkorraren aurrean. Barruan Sandratiko tuneleko Ama Birjina gordetzen da.

Oxarra

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Garesen (N) Ossarra agertzen da 1110-1119 bitartean, eta Leireko dokumentazioan Lope Ocharra 1188. urtean. Ozar 'txakurra, ora' izen arruntaren txikigarritzat jo du autoreren batek.

Ozana

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Uda / Trebiñoko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaiak abuztuaren 15ean dira.

Ozeta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Barrundia (A) udalerriko herria. 1040an agertzen da, Ozeta idatzia. Hemen Andre Mariaren baseliza bat egon zen, baina gaur egun desagertua da. Bertan jaio zen Juan Luzuriaga frantziskotarra.

Ozkar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ekaitza eta harria dakartzan izaki mitologikoa, Hodei eta Ortzi-ren kidea. Euskal Herrian, Europako mitologia zaharrean bezala, tximistek lurrean "ozkar" izeneko harriak sartzen zituztelako sinestea zegoen. Gero harri horiek pixkanaka-pixkanaka ateratzen omen ziren azalera.

Pago

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Zuhaitz izena (Fagus sylvatica). Iratikoa dugu Europako pagadirik zabalenetako bat. Gaur egun gizakiaren eraginez mendi gailurretara mugaturik bizi bada ere, antzina hedatuago zegoen, eta zenbait lekutan itsasertzeraino iristen zen.

Paken

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Paciano-ren baliokidetzat ematen den izena. San Paziano Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean. Jaieguna martxoaren 9an da.

Pangua

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Uda / Trebiñoko herria. XIII. men-dean Andre Mariaren monasterioa egon zen bertan, baina gaur egun gelditzen den bakarra elizako Ama Birjinaren irudia da. Jai nagusia Udako patroia den San Formerio egunean ospatzen da, irailaren 25ean. Egun horretan santuaren burua atera eta beila egiten zen, 1579az geroztik gutxienez.

Patirke

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Patxi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Frantzisko-ren hipokoristikoa izan da, eta oraindik ere horrela da hein batez, baina aitortu beharra dago maizkara gaztelaniazko Francisco-ren euskarazko baliokidetzat hartzen dela. 1574an Espartza Zaraitzuko (N) elizaren agirietan Don Pachi izeneko apaiza azaltzen da.

Patxo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Patxi izenaren aldaera Bizkaiko Uribekostan.

Paule

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Paula izenarentzat ematen den baliokidea, Erdi Aroan Paule gizonak izendatzeko erabiltzen bazen ere. 

Pele

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n emandako izena.

Peli

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Perdiñande

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n emandako izena.

Orriak