Aurkitu zure izena
Primary tabs
Sebastie
Sebastian-en aldaera, Ezkaroze herrian (N) 1366. urtean ageri dena. A. Irigoienen ustez Sebastiane-tik atera dateke, gure hizkuntzan maizkoa den bokal arteko -n-ren erortzearen ondorioz.
Seber
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Severo-ren baliokidetako ematen da. Latineko Severus ('zorrotza' edo 'gogorra') goitizena izatetik ponte izena izatera igaro zen erromatarren artean. San Severo Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean, baina bere bizitza ezezaguna da.
Sekunde
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Segunda izenaren baliokidetzat ematen da.
Selatse
Erromatarren garaian (I-III. m.) Barbarin (N) herriko hiru idazkunetan agertzen den jainko izena: Sempronius Betunus Selatse.
Seme
Beran 1366an ageri da euskarazko hitz arruntarekin identifika daitekeen izen hau. Alabaina, Erdi Aroan Semeno, Semen, Semero, Xemen, Xemeno, Ximen... eta beste ere ugariak ziren, eta badaiteke Bortzerrietako izena Semeno-ren beste aldaera bat baizik ez izatea. Nolanahi ere, Semeno, Semen, Semero... seme-rekin loturik daudeke, adituen arabera.
Semendia
Toloño (A) mendikateko tontorra (1.042 m), Lagran eta Pipaon artean.
Semera
Erdi Aroko izena. Lehen aldiz 1127an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko dokumentazioan (Semera Arzeiz).
Sendoa
Erdi Aroko euskal izena. 1244an Tuteran Iurdan bizi zen, Sendoa-ren semea. XIV. mendean Etxarrenen, Uxuen eta Ollogoienen (N) kausitzen dugu. Gipuzkoan Elgeta herriko Sendoa Berendano Arrasateko borrokan agertzen zaigu, 1448an.
Señe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Inocente izenarentzat ematen den baliokidea. Osagaiak sein ('haurra') eta -(n)e atzizki femenino berria direla dirudi.
Senen
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Senén-en baliokidetako ematen den izena.
Silbane
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen da, gaztelaniazko Silvano-ren euskal baliokide femeninotzat. Baliokideak: Silvana (gaz.) eta Sylvaine (fr.).
Silbe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n agertzen den izena.
Sililla
Gobiarango (A) haitzuloa, antzina Andre Mariaren baseliza izana. Erribera herri hustuan dago.
Simone
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, gaztelaniazko Simón eta Simeón izenen baliokide femeninotzat. Jatorria hebreerako Shime'ôn-en du. Simon izeneko bi santu nagusi egon dira: Simon apostolua eta Simon "estilita". Bigarren hau Sirian bizi eta Sirian hil zen aszeta dugu.
Sorauren
Ezkabarteko (N) herria eta Done Martieren elizan dagoen Andre Maria. Badaiteke irudi zuri eder hau 1333. urte inguruan Parisen egina izatea.
Sotil
Izenondo honek 'itxura ederrekoa', 'trebea' esan nahi du. Goitizentzat 1546an aurkitzen dugu, hots, Bernat Etxeparekoak bere liburu ezaguna (Linguae Vasconum Primitiae) argitaratu eta hurrengo urtean.
Sua
Euskal mitologian suak izaera bikoitza du: ona da, babesa ematen baitu, baina aldi berean arriskutsua izan daiteke. Etxeko sua etxeko "jenioa" da eta mesedeak eskatzen zaizkio. Bereziki sakratuak dira Gabonetako eta Done Joanes eguneko suak.
Sugar
Euskal Mitologiako izakia, lur azpian -Dimako (B) Baltzola haitzuloan, Jentilzubi ondoan- bizi eta zerua suzko igitaiaren itxuran zeharkatzen duena. Zenbait lekutan Maju -Mariren senarra- bera dela diote, zerutik etorri eta Ama Lurra (Mari) ernaltzen duena. Bizkaiko lehenengo jauna, Jaun Zuria delakoa, Sugar eta printzesa baten semea izan zen.