Aurkitu zure izena

Primary tabs

Jaione

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Natividad (de Nuestra Señora) izenaren euskal baliokidetzat ematen den forma. Izen honetako bi jai daude: Kristoren jaiotza, abenduaren 25ean (ikus Gabone), eta Andre Mariarena, irailaren zortzian, Greziako eliza urtea abian jartzen zen egunean. Ama Birjinaren festa VII.

Jaizkibel

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako kostaldeko mendia (545 m), Hondarribiaren eta Pasai Donibaneren artean dagoena. Irudi duenez, haitz eta gibel dira izenaren osagaiak, hots, hastapenean 'haitzaren gibela, atzeko aldea' esan nahi zuen.

Jakes

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jakue izenaren aldaera Iparraldean.

Janitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1210ean Iratxeko monasterioan Etxarri-Aranazko (N) Ianiz dokumentatzen da. Cf. erdaraz Salinas de Oro deitzen den herriaren Jaitz (N) euskarazko izena.

Jare

0
Neska
Toponimoa da: Ez

'Askea', 'lokabea' adiera duen adjektiboa da.

Jaso

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Asunción-en baliokidetzat proposatutako gizon izena. Egun ez da arrunta gizonek horrelakoak erabiltzea, baina oroitu beharra da lehen euskaltzainburua Resurrección M. Azkue izan zela.

Jasone

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Asunción (de Nuestra Señora) izenaren baliokidetako ematen den forma. Jasokunde egunean, abuztuaren 15ean, Andre Mariaren zeruratzea ospatzen da. Jaia V. mendean sortu zen Palestinan. Aldaera: Asuntzi. Baliokidea: Asunción (gaz.).

Jata

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bakio, Mungia eta Jataberen arteko mendia (B). Azken herriaren izena Jata-ren azpialdean egoteari zor zaio. Gogoratu beharra da euskaldunek Yata esaten dutela, erdaldunek gaztelaniazko j erabili arren.

Jatsu

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bi herriren izena da Jatsu. Amaiurko gazteluan Nafarroako erresumaren alde borrokatu ziren Xabierko Frantziskoren anaietako bat Baxenabarreko Jatsuko jauna zen, Laskorrea oinetxekoa. Hona Lauaxetak nafar santuaren anaiei eskaini bertsoak:

Jaunti

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jaun izenaren Erdi Aroko aldaera hipokoristikoa.

Jaunzuria

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Mitologiako izena. Bizkaiko lehen jauna izan zen Jaunzuria. Kondairak dioenez, Eskoziako printze baten biloba zen eta bizkaitarrek Leongo armadari aurre egiteko aukeratu zuten buruzagi. Ustezko gudua Padura izeneko lekuan gertatu zen, isuri zen odolagatik Arrigorriaga deitu zutenean, hain zuzen ere.

Jeino

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Abadiñoko Done Bikendi elizako hilarri batean "ego ieino" ageri da.

Joane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n azaltzen diren EdurneJoneJosune-ren moduko izenen analogiaz sortu da. 

Joango

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Gutxienez XVII. mende arte erabilitako Joan izenaren hipokoristikoa. 1448an Arrasateko (G) borrokan Zestoako Joango Martin agertzen da.

Joanikot

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Joan, Juan izenaren hipokoristiko zaharra. Dokumentazioan aurrenekoz Donapaleun (NB) aurkitu dugu, 1395ean (Johanicot d'Escaray). Juanikot, JoanikoteJuanikote aldaerak ere eduki ditu, eta izan ere, azkeneko hau da Arrasate (G) erre zuteneko kantuan azaltzen dena:

Joanitz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honen osagaiak Joan gizon izena eta patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia dira. Arrasaten (G) Joanitz izeneko bi emakume agertzen zaizkigu 1490. urtean; hauetako baten ahizpa, gainera, Marijoan deitzen zen. 

Joanitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean (Joaniza).

Joar

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Kodes mendiko tontorra (N) eta Andre Mariaren antzinako ermita.

Jokin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Jokiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Joaquín-en baliokide femeninotzat ematen den izena. 

Orriak