Peru

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Euskal izen zahar eta jatorra, latineko Petrus-etik sortua. Antzina Muxika (B) herriko Okanabasoko Peru eta Mari izeneko haritzetara joaten zen jendea ezkontzera. Izen hau maiz dokumentatzen da, baina aipurik ezagunena XV. mendeko erromantzekoa da: "Izarragatik gora eltzian josala / Jaun Peru Abendañoko zexola, (...)". 1596ko Refranes y Sentencias liburuan ere agertzen da. Perutxo hipokoristikoa usaiakoa da Erdi Aroan, eta, esaterako, 1448ko Arrasateren erreketan azaltzen da, behin baino gehiagotan.

0