Poza

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Lendoñobeitia kontzejuko Andre Mariaren baseliza, Urduñan (B). Irudi erromanikoa Lendoñoko parrokian dago. Deitura Urduñako seme eta hizkuntzalari ospetsua izandako Poza Lizentziatuari esker da ezaguna. Kondairak dioenez, iturri ondoan eraiki nahi izan zuten ermita, baina irudia agerkundearen tokira itzultzen omen zen, eta hondarrean baseliza bertan eraiki behar izan omen zuten. Jaia irailaren 8an da.

0