Sabina

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Sabinoak Etruriakoak ziren jatorriz eta leinu honetako emakumeen bahiketagatik egin dira ezagun gure artean. Izan ere, Erromako mitologiaren arabera erromatarrek emakume sabinoak bahitu zituzten, beraiekin ezkontzeko. Beranduago talde biak, erromatarrak eta sabinoak, batu egin ziren. Kristauen arteko zabalkundea Erromako eta Toledoko Sabina santei zor zaie. Jaiegunak abuztuaren 29an (Erromakoarena) eta urriaren 27an (Toledokoarena) dira. Aldaera: Sabiñe (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Sabina (gaz.) eta Sabine (fr.).

0