Pui
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Izen honetako bi Andre Maria daude Nafarroan, biak Donejakue bidean, bat Garesen eta bestea Lizarran. Azken hau XI. mendean azaldu omen zen, nahiz eta egungo irudia XIII.ekoa izan. Gauez Pui mendian argiak agertzen omen ziren eta zer gertatzen zen ikustera joan zirenean irudia aurkitu omen zuten. Eramaten saiatu arren ezin izan omen zuten mugitu, eta santutegia bertan eraiki zuten. Garesko Andre Maria gaur egun elizan badago ere, lehen erromes zubian zegoen, kapera txiki batean. Elizara eraman arte hegazti bat (herrian el txori deitua) joaten omen zen irudia garbitzera.