Aurkitu zure izena

Primary tabs

Oskax

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Zuberoa eta Nafarroa Beherearen artean dagoen mendatea, frantsesez Osquich.

Oskia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Atondo herriko Andre Mariaren baseliza eta mendia (Itza zendea, N). Herriaren izenak dioen bezala (Ataondo behinola, ate eta ondotik) Arakil eta Iruñerriaren arteko atean, harratean dago 1570ean eraikitzen hasi zen baseliza hau, antzinako Oskiartea-n edo Oskiatea-n (cf. honen aurkez dagoen Axitarte 'Dos Hermanas').

Oskillaso

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Basoetan bizi den hegazti koloretsua (Garrulus glandarius) eta J. Basterretxea (Gernika, 1911 - Iruñea, 1996) idazlearen ezizena.

Ostaixka

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Herriko bazter guztietan aurki daitekeen lore ttiki baina alaia da, beste toki batzuetan bitxilore edo butxi deitua.

Osteritz

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Esteribarko (N) herria eta Arrosarioko Andre Mariaren adbokazioa. Erdi Aroan Ama Birjinaren monasterioa izan zen bertan.

Ostertz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta ('zeruertza, zerumuga'), azken urteotan ponte izentzat erabili dena.

Otadia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Kristo Santuaren baseliza, Altsasukoa (N). Jaia maiatzaren 3aren ondorengo igandean eta irailaren 14an ospatzen da.

Otaño

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

P. M. Otaño Barriola (Zizurkil, 1857 - Argentina, 1910) idazlea eta bertsolaria izan zen.

Otatza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Barrundia (A) udalerriko behinolako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendean inguruko beste herriak baino handiagoa bazen ere, XIX.ean hiru etxe eta Ama Birjinaren eliza besterik ez zeuden bertan, eta gaur egun hutsik eta hondaturik dago. Maturaren aurkezean zegoen, Zadorraz haraindian.

Otili

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Otilio-ren baliokidetzat proposatutako izena.

Otille

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen da, germaniar jatorria (Othal 'aberria') duen gaztelaniazko Otilia-ren baliokidetzat. Jai eguna abenduaren 13an da.

Otsakar

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Txulapaingo (N) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XIV. mendekoa da; jaia irailaren 14an ospatzen da.

Otsalar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Juan San Martín (Eibar, 1922) idazle eta euskaltzain osoaren goitizena.

Otsanda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Otso izenaren hipokoristiko femeninoa, XVI. mendean artean bizirik zegoena (Ochanda de Mendraca, Elorrio, B, 1514). Otsanda edo Otxanda-k eta gizonentzako Otsando, Otxando-k aztarna franko utzi dituzte oikonimo eta toponimoetan: Otsandategi (Bizkaiko etxe izen usua), Otxanduri (Errioxako herri izena)...

Otsando

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Otso izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Honek eta Otsanda femeninoak aztarna franko utzi dituzte oikonimo eta toponimoetan: Otsandategi (Bizkaiko etxe izen usua), Otxanduri (Errioxako herri izena)...

Otsantze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Santa Maria Magdalenaren antzinako monasterioa, Uztaritzen (L).

Otsoa

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ohiko euskal izena Erdi Aroan, gaztelaniazko Lope-ren kidea, jatorria otsoa (Canis lupus) hitzean duena. Gaur egun bizirik dago deituratzat (Otxoa) eta zenbait toponimoren osagaitzat. Zallan (B), esate baterako, Otxaran ('Otxoaren harana' etorkiz) auzoa dago. Aldaera eta eratorriak: Otxoa, Otsando, Otsote eta Otxoko.

Otsobi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jules Moulier (Bidarrai, 1888 - Hiriburu, 1958) idazlearen goitizena. Bertsoengatik egin zen ezaguna, baina pastoral bat eta alegiak ere idatzi zituen. Michel Labegueriek bertso hau moldatu zuen haren oroimenez:

Bi begietan ximixtak, boza dena ihurtzuri,
azaletik otso beltza, bainan barnez uso zuri
lehengo profeta bat zinuen iduri...

Otxanda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Otsanda-ren antzinako aldaera hipokoristikoa. Lehen aldiz Leireko dokumentazioan ageri da, 1188. urtean (dona Ochanda). Ikus Otsanda eta Otxoanda. Garaibaik bildutako Milia Lasturkoren oroimenezko eresian ere azaltzen da:

Otxando

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Otsando-ren aldaera hipokoristikoa.

Orriak