Aurkitu zure izena

Primary tabs

Gabiria

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa.

Gabon

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena eta Eguberri egunean etxean sartzen zirenak agurtzeko ibiltzen zen hitza, gaur egun adiera zabaldu bada ere. Hastapenean Gabon (Eguberri) egunean sortzen zirenei ezartzen zitzaiela irudi du.

Gabone

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gabon izenaren emakumezkoen aldaera, Arana-Eleizalderen ildotik sortua. XVI-XVII. mendeetan Marigabon agertzen zaigu emakumezkoak izendatzeko .

Gadea

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Agata izenaren aldaera. Arabatik oso gertu Santa Gadea herria dago (behiala Término deitua), zein Cid-en garaiko izen bereko zin egiteei esker baita ezaguna. Sopuertan (B) ere badago Santa Gadea deituriko auzoa, A. Trueba idazlearen bizitokia izana.

Gaila

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Ezagutzen dugun Gipuzkoako lehendabiziko jaunaren emaztea (Gartzia Aznar-ena) honela deitzen zen. 1025. urtean Gaila zeritzan andreak Ezkioagako sagasti bat eman zion Jakako monasterioari (Hu). 1183. urtean Dona Andregailla agertzen da, Iruñeko katedraleko artxiboan.

Gailo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena; Leiren 1103an Gallo Ennecones dokumentatzen da. Emakumezkoen aldaerak Gaila eta Andregailla ziren.

Gaizka

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. Aipatu liburuan bi izen ematen dira: Gaizka 'Kristo salbatzailea' eta Salbatore, azken honek Italiako santuari erreferentzia egiten diola. Jaieguna abuztuaren 6an da. Ikus Salbatore. Baliokideak: Salvador (gaz.) eta Sauveur(fr.).

Gaizkane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Salvador izenaren baliokide femeninotako ematen da.

Gaizko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Esaterako, Murun (N) 1167an ageri da eta Zuhatzun (N) 1196an.

Galartza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aretxabaletako (G) auzoa, santa Luziako baseliza duena.

Galder

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Gaur egun aski hedaturik dagoen izena.

Gallarda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lizarrako (N) Andre Mariaren ermita. Portale baten ondoan zegoen, Altsasuko bidean, baina aspaldian desagertu zen.

Gamarra

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gasteizko herrixka eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikusgarria da eliza barruan dagoen F. Gamarraren hobia, zeinetan hildakoa belauniko irudikatzen den. Jaia abuztuaren 15ean da. Kuadrila berean dagoen Gamarragutxiko eliza ere Andre Mariari eskainita dago eta jaia irailaren zortzian ospatzen da. Bigarren honetan aipatzekoa da XIII. mendeko atea.

Gamitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena; Obarran (Hu) agertzen da, 1018an: "Ego Gamiza signum".

Gamiz

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

1366an Zuñigan (N) agertzen den Erdi Aroko izena. Horretaz landara, Bizkaian eta Araban Gamiz izeneko bi herri daude. Jatorria latineko Gami izenean bilatu behar dela dirudi; bukaeraren nondikakoaz aditu guztiak ez daude ados. Emakumezkoen kidea Gamitza da.

Ganboa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aralarko (G) mendia eta Arabako herria, ahaide nagusien familiarik handienetakoaren 3/4ganboatarren3/4 sorlekua izateagatik ezaguna.

Ganeko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Bizkaiko Ganekogorta (998 m) mendi izenaren aldaera laburtua.

Ganeta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bilbo eta Alonsotegiren artean dagoen mendia.

Ganiz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Joanes, Joanis izenaren aldaera, 1349an Nafarroan agertzen dena.

Gar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) agertzen den jainko izena (Garri deo). Kasu gehienetan Garre / Garri latindurik azaltzen zaigu. Izen arrunta ere bada.

Orriak