Aurkitu zure izena

Primary tabs

Babesne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren adbokazioa. Ama Birjina Elizaren ama denez gero, honen baitan babesa duten kristau guztiena ere bada. Beste batzuetan bezala, analogiaz -ne atzizkia erabiliz jendeak sortutako izena da, babes hitza oinarritzat hartuta. Jaieguna urriaren 30ean da.

Badaia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako mendikatea. Bertan Badaia dorrearen zaharkinen gainean eraikitako santa Katalinaren monasterioa egon zen.

Baia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako ugaldea, Gorbeian jaio eta Ebro ibaian ura isurtzen duena. Izena horrela agertzen da Kukullako Donemiliaga (Lo) monasterioko dokumentazioan, 956. urtean ("...et molino in rivo de Baia"). Badirudi izen honen oinarrian ibai edo *bai hidronimoa dagoela.

Baiakua

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ibargoitin (N) zegoen Andre Mariaren monasterioa. Lehendabiziko aipamena 991. urtekoa da, errege Gartzes II.ak eta honen arreba Tota-k Leireri eman ziotenekoa. Monasterioa desagertzean dermioa Idotzin eta Altzorritz herrien artean banatu zen.

Baiza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Andimendiko (N) tontorra (1.183 m).

Bakar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta eta Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Bakarne izenarentzat proposaturiko baliokide maskulinoa. Gaur egun gizonezkoek horrelako izenak izatea bitxia den arren, XX. mendearen hasieran ohikoa zen. Ikus Bakarne emakume izenen zerrendan.

Bakarne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ostiral Santuko Andre Mariaren adbokazio honek Semea hildakoan Amaren bakartasuna gogoratzen digu. Izena Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatu zen, oinarritzat bakar hartuta. Honen hipokoristikoa Bakartxo dugu.

Bake

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Augustoren garaian hasi zen Erroman Bakea-ren alderako kultua. Vespasianoren denboran garrantzi handia izan zuen, hainbeste non epaile, bestal eta apaizek parte hartu behar baitzuten uztailaren 4an egiten zen jaian. Beranduago kristauek Bakearen Andre Maria izendatu zuten, jaia berenganatuz.

Bakene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

S. Aranaren bideko -ne atzizkia erabiliz sortutako izena, oinarritzat bake harturik.

Baladi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Blas izenaren euskarazko aldaera da ("Jaun done Baladi / nik sua estali / edozein gaixto jin baladi / bortan bedi harri"). Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ere biltzen da, Blas-en baliokidetzat.

Baldasar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako izena.

Balere

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gens baten izena zen latineko Valeria-rentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko kidea. Honela deitzen zen I. mendeko santa bat, san Vidalen emazte eta Gervasio eta Protasio santuen ama izan zena, bai eta IV. mendeko Erromako printzesa bat ere. Jaieguna apirilaren 28an da.

Balerene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n latineko Valeriana-rentzat proposaturiko baliokidea. Latineko izen hori Valerius 'osasuntsu' hitzetik edo Valeria leinu izenetik dator. Honen aldaera den Balene jendeak egindako laburtzea da.

Balkoe

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Iruñean XIV. mendean ageri den Falcon-ekin hertsiki loturik dagoena. 1105ean Balcoe de la Torlegi azaltzen da Iruñeko katedraleko artxiboan. 

Baltz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. 1353an Baltza izeneko batek sinatu zuen bakea abendañotarrekin, Bilbon.

Barasorda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaur egun galdua den Andre Mariaren baseliza, Lemoizkoa (B). Honen kokagunean amaitu ez zen zentral nuklearra eraikitzen hasi ziren. Irudia herriko elizara eraman zuten.

Baraxil

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Arrasateko 1448ko borroka ezagunean agertzen da.

Barazar

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Gorbeiaren ondoko Bizkaiko mendatea eta Martin Uriarte bertsolariaren goitizena.

Barda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Fiteroko (N) Andre Mariaren adbokazioa. Kondairak dioenez, jatorrizko irudia Toledotik ekarri zuten, Fiteroko san Raimundori eskerrak emateko. Honenganako debozioa handia izan da beti, hainbeste non Antso VII. erregeak laguntza eskatu baitzion Navasko gudura joan aurretik. XIV.

Bardoitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Urbasa (N) mendiko dermioa eta tontorra (1.108 m).

Orriak