Aurkitu zure izena

Primary tabs

Madalen

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Madalen Busturiko
gauean gauean
errondean dabiltza
zure portalean

Ai Madalen Madalen
ai Madalen
Zure bila nenbilen
orain baino lehen

Hasi goiko kaletik
eta bekoraino
ez da ederragorik
Madalentxo baino
Ai Madalen Madalen
Madalen gaixo
Madalenek edaten du
edari gozoa.

Madari

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Herrian arrunta den zuhaitza (Pyrus sp., 'udareondoa'). Fruituengatik normalena etxe ondoan izatea den arren, basoan ere ateratzen da, bere baitarik.

Maddi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mari izenaren aldaera Iparraldean.

Maia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Alfontso erregeak Elgeta (G) hiria sortu zuen lekuaren izena eta Mendaro eta Mutrikuren arteko mendatearena. Elgetako parrokia Andre Mariari eskainia dago eta jaiak abuztuaren 15ean dira. Maya Baztango Amaiur (N) herriaren gaztelaniazko izena ere bada.

Maialen

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maddalen-en aldaera eta izen arrunta. Maialen Bizkaian maiatzaren lehenari deitzen zaio: "Maialen eguna, esne eguna". Tradizioaren arabera, egun honetan esnea edaten duenak ez du urte osoan buruko minik izango. 

Maide

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Gauez tximinietatik jaisten den izaki mitologikoa, laminen laguna dena. Zuberoan harrespilak (beste lekuetan 'jentil baratzak' deituak) egin omen zituzten. Oiartzunen (G) Maidezulo deritzan haitzuloa dago.

Maider

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Honek bi iturri ditu: Mari eta Eder hitzen bat egitea lehenik, eta Zuberoan 'jentila' adieraz erabiltzen den izena gero.

Maier

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Izendegia-n azaltzen den izena.

Maiora

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ohiko izena Erdi Aroan; 1311n Erriberrin (N) agertzen da eta XVI. mendean Butroen (B). Aipatzekoa da Nafarroako Antso Nagusia erregearen emazteak izen hau hartu zuela ezkondutakoan.

Mairu

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, latineko Maurus-etik sortua. Toponimian ere utzi du aztarna, Bizkaiko Maruri toponimo nagusian eta izen bereko Zallako dorrean ikus daitekeen gisa. Mitologiara ere igaro zen, 'jentila' adierarekin.

Maitagarri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Adjektibo ezaguna eta J. A. Xaho idazle zuberotarraren eskutik hedatu zen izaki mitologiko baten izena.

Maitane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maite izenaren aldaera, emakumezkoen -ne atzizki berriaz hornitua.

Maitasuna

0
Neska
Toponimoa da: Ez

'Amodioa' adiera duen izen arrunta. Maite-ren aldaeratzat har daiteke.

Maite

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal izen jatorra, oso erabilia eta zortziko bati esker mundu osoan ezaguna. Arrunt korapilatsua izan da izen honen bilakaera: berez maitea, maitatua adjektibotik dator, baina euskal izenak debekaturik egon ziren garaian usaiakoa zen haurrari Maria Teresa paratzea, gero Maite deitzeko.

Maiteder

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maite-ren eta Eder-en batzetik sortutako izena. Erramun Olabidek asmaturiko izena

Maitele

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Subitzan (N) azaltzen da izen hau, 1267. urtean (Ioanne fillo de Maitele).

Maiu

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Lurpean bizi den izaki mitologikoa, Mariren senarra. Beste izenak Sugar (xehetasun gehiago nahi izanez gero ikus sarrera hau) eta Sugoi dira.

Makatza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Basoko zuhaitz baten izena (Pyrus spp.), madari edo udarearen ahaidea.

Maldea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Kontrastan (A) eta Gipuzkoan agertzen da, azken honetan XI. mendean.

Malder

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Malderra (Babesgabeen Andre Maria) izenaren gizonentzako baliokidea.

Orriak