Plentzia

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Bizkaiko hiria eta Andre Mariaren eliza. Hirigutuna Lope Harokoak eman zion, 1299an, eta lehorreko mugak ez ezik itsasoan balea hiltzeko eskumena ere eman zion. Gaminiz-en sortu zuten hiri honi Placentia izena jarri zioten, Gipuzkoakoari bezala, eta horrelaxe deitu zuten bertako marinelek Ternuan sortu zuten herri berria. XVI. mendean agertzen da, Refranes y Sentencias liburuan: "Erioac ereçan / Butroeco alabea Plencian".

0