Aurkitu zure izena
Primary tabs
Obeko
Erdi Aroko euskal izen arrunte-netakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (A) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da.
Oianko
Subilla Morillas (A) herriko Andre Mariaren baseliza. Egungo eraikuntza berria da, antzinakoa erori baitzen. Jaieguna uztailaren 2an da.
Oiartza
Andre Mariaren antzinako baseliza, Zizur zendeako Larraia (N) herri hustuan.
Oiartzo
Erromatarren garaiko geografoen lanetan ageri den Oiassó. edo Olarso izenak egungo Oiartzualdea adierazten zuen, irudi duenez.
Oibar
Gizaburuaga (B) herriko Andre Mariaren baseliza. Diotenez, Ziortzako kolegiatak sortu zuen ermita, eta, horregatik, aipatutako kolegiatako apaizak meza ematen zuen jaiegunean, irailaren 8an. Ermita ondoan dagoen haitzuloan ba omen dira laminen oinatzak. Nafarroan ere bada Oibar izeneko herria, gaztelaniaz Aibar deitua.
Oier
Usaiako izena da Erdi Aroan. 1274an Maulen (Z) aurkitzen dugu, 1319an Donibane Garazin (NB) eta 1329an Erriberrin (N). Azken bi herri hauetakoak Nafarroako gorteetako ordezkariak ziren. XV. mendeko Bienandanzas e Fortunas liburuan izen honetako bi lagun aipatzen dira, bat Amezketan (G) eta bestea Lazkaon (G).
Oihan
Izen arrunta, maiz basoa hitzaren baliokidetzat eman ohi dena. Erromatarren garaiaz geroztik jainkotzat hartu izan dira baso eta oihanak.
Oihana
Antzinako kulturetatik datorkigu baso edo oihanen alderako erakargarritasuna. Gogoan izan Erromako Silvia jainko izena. Aldaerak: Basoa eta Oihane.
Oihane
A. Ibinagabeitia idazleak sortu zuen hainbesterainoko arrakasta eduki duen izen hau, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-ko Edurne, Jone, Josune eta antzekoetan oinarriturik. Dirudienez Caracasen erabili zen lehendabiziko aldiz.
Oinatz
Azpeitiko dorretxea. Hemendik hartu zuen izena Erdi Aroko Ahaide Nagusietan leinu garrantzitsuenetakoa izan zenak, oinaztarrenak.
Oitia
Opakuarako bidean, Kontrasta (A) herriaren ondoan egon zen Andre Mariaren baseliza. Azkenengo berria 1835. urtekoa da, karlistek bertan bolborategia egin zutenekoa.
Oiz
Bizkaiko mendia (1.026 m) eta Santi Onaindia (Amoroto, 1909 - Gasteiz, 1996) idazlearen goitizenetako bat. Besteak Otra eta Igotz dira.
Oka
1496an Martin Saenz Askoeta Okak eta Maiora Gonzalez Butroekok Muxikako (B) Gorozika auzoan sortutako Andre Mariaren baseliza da hau, herrian Edurtzetako Andra Mari deitua. Errepidearen ondoko harri batean dagoen zuloa Ama Birjinak zapaltzean egin zuela esaten da. Jaia abuztuaren 5ean da.
Okariz
Donemiliaga (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Okarizen lehen aipua XI. mendekoa da, 1062an herriko zaldun bat ageri baita Iratxeko monasterioko dokumentazioan. Eliza XIII. mendean egin zen, eta irudia ere bai. Hau, luzaz lurperaturik egon zen arren, Arabako ederrenetako bat da.
Oker
Erdi Aroko euskal izena. Egun desagertua den Sabando ondoko Okerruri ('Oker izenekoaren hiria', etorkiz) herriaren izenean utzi zuen aztarna, Araban.
Okerruri
Sabandoko (A) Andre Mariaren baseliza, Maeztu udalerrian, Ikurralde eta Okorrialde izenez ere ezaguna. Berez Okierruri ('Oker-en hiria') herri hustuko eliza zen.