Aurkitu zure izena

Primary tabs

Arrene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Oración edo Rosario izenaren baliokidea (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Osagaiak arren 'otoi, mesedez' hitza eta S. Aranak sortutako -(n)e amaiera dira.

Arriaga

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gasteizko behialako herrixka, hiriak bereganatutako lehenetakoa (1258), eta Andre Mariaren adbokazioa. Lakua deritzon zelaian egiten zituen batzarrak Arriagako kofradiak, Done Joanesen elizan. Bertan hautatzen ziren Arabako alkate nagusiak, epaile lanak egin behar zituztenak. Done Joanes egunean Andre Mariaren irudia prozesioan ateratzen zuten.

Arrieta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin, bat Artzibarren (N) eta bestea Iruraitz-Gaunan (A), Arrieta derizten herrietan. Arabakoa santa Maria Magdalenaren elizako aldare nagusian dago, eta Nafarroakoa Done Laurendiren elizan.

Arrigorria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Etxauribarko Arraitza (N) herrian, Endezelaia mendian dagoen Andre Mariaren ermita. Izena aurkez aurke duen Sarbil haitzetik datorkio. Sukarretik eta gaixotasunetatik babesteko eskatu ohi zitzaion. Jaia egiten denean, maiatzaren 15ean, irudia Otazura jaisten dute.

Arriluzea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Amarita (A) herriko baseliza, egun Trinioste edo Amaritarana izenez ezagutzen den aurkintzan zegoena, Erretanako tren geltoki zaharraren ondoan. Andre Mariaren ermita honek berebiziko garrantzia izan zuen XVI-XVIII. mendeetan, baina 1825ean erortzeko zorian zegoela-eta meza ematea debekatu zuten. Izentzat Arluzea aldaera laburtua ere erabili izan da.

Arritokieta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Zumaian (G), eta 1620tik aurrera herriko zaindaria. Antza duenez ermita hau antzinako parrokia da. Lehendabiziko aipamena 1292koa da, Gaztelako Antso erregeak Orreagako monasterioari eman zionekoa. Kondairak dioenez Ama Birjina harri artean agertu zen, eta horri zor bide zaio izena. Hala ere, Mitxelenak J. B. Olaetxearen eta L.

Arrizabalaga

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bi dira Arrizabalaga izeneko Andre Mariak, Aguraingoa (A) eta Muru Artederretakoa (N). Arabako ermita desagertu egin zen, baina badakigu Sorginetxe izeneko trikuharritik gertu zegoela. Europa osoan aurreko erlijoentzat sakratuak ziren lekuak bereganatzeko joera egon da, askotan ermita eraikiz (ikus Arrako), era honetan jarraitzaileak lortzeko.

Arrola

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Legazpi (G) eta Nabarniz (B) herrietako mendiak.

Arrosa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bermeoko (B) baseliza, Andre Mariarena, eta lore izena. XVI. mendean Larrosa deitzen zuten ermita Mundakako bidean zegoen, baina gaur egun Arrosatxu izena baino ez da geratzen; irudia santa Eufemiako baselizan dago. Andre Mariaren adbokazioa eta santa baten izena ere bada. Limako santa Arrosa, jaiotzez Isabel, Ameriketako patroia da.

Arrosali

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Jatorri bat baino gehiago izan ditzake. Gehienek latineko Rosalia izenarekin lotzen dute, baina zenbaiten ustez Ruozelin (hroth- 'ospea' eta linda, lind 'ezkutua') germaniar izenetik dator. Santa Arrosali Palermon bizi izan zen, harpe batean bakardadean, Kristori zion maiatasunagatik. Kondairak dioenez, Jesusek berak oparitu zion lore sorta bat.

Arsene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

S. Aranak Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Arsenio-ren euskal baliokidetako Arseni (giz.) eta Arsene (em.) ematen ditu. Gaztelaniazko izena grezierako Arsenios-etik dator eta hau arsen 'gizonarena, gizon itxurakoa' hitzetik. San Arsenio Korfuko (Gr) lehenengo apezpikua izan zen.

Artaitz

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Untzitibarko herria (N). Agirietan maiz Arteiz idatzirik aurkitzen dugu.

Artano

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Idelfonso Olaberria (Ikaztegieta, 1940) frantziskotar idazlearen goitizena.

Artatza

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Euskal Herrian ohikoa den toki izen hau arte (Quercus ilex edo rotundifolia) dendronimoaz eta -tza leku ugaritasunezko atzikizkiaz osaturik dago. Ameskoabarrengo (N) Artatza herriko eliza Andre Mariari eskainia da. Gasteizen eta Leioan (B) ere badira Artatza izeneko auzoak.

Artea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Herriko zuhaitz arruntenetakoa, hegoaldean bereziki. Mota bi daude, itsasaldekoa (Quercus ilex) eta Araba eta Nafarroako hegoaldekoa (Quercus rotundifolia). Maiz baserriaren ondoan landatu izan da, etxeari babesa emateko. Bizkaiko Artea herriaren izena Arteaga (arte + -aga) aldaera osoaren laburtzea baino ez da.

Artederreta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Muru Artederretako (N) Andre Mariaren baseliza, Arrosariokoa izenaz ezaguna. Martxoaren 25ean Orbaibarko Untzuera joaten dira prozesioan. Nabarmentzekoa da Administrazioak herri izenarekin izan duen jokamolde aldrebesa, erdara dela-eta Muarte de Reta idazten baita, hau delarik izen ofiziala.

Artekona

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gordexolako (B) Iratzagorria auzoko Andre Mariaren baseliza. Jaia maiatzaren azkenengo igandean egiten zen. Galdamesen ere agertzen da leku izen hau.

Artibai

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Oiz (B) mendian jaio eta Ondarroan (B) itsasoratzen den ibaia.

Artitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Elgetako aurkintza (G).

Artitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Otxobi (N) herriaren aldamenean zegoen Andre Mariaren baseliza. Izatez, Nafarroan eta Araban maizkara agitzen den bezala, Artitza herri hustuko eliza besterik ez da ermita. Herrixka hau 1074an aipatzen da aurrenekoz, Eneko izeneko batek Iratxeko monasterioari bertako zergak ('petxak') eman zizkionean. 1427an herria hutsik zegoen.

Orriak