Arrizabalaga

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Bi dira Arrizabalaga izeneko Andre Mariak, Aguraingoa (A) eta Muru Artederretakoa (N). Arabako ermita desagertu egin zen, baina badakigu Sorginetxe izeneko trikuharritik gertu zegoela. Europa osoan aurreko erlijoentzat sakratuak ziren lekuak bereganatzeko joera egon da, askotan ermita eraikiz (ikus Arrako), era honetan jarraitzaileak lortzeko. Hau dela-eta askotan leku bakar batean kultu baten baino gehiagoren aztarnak agertzen dira, batzuk besteen gainean. Izenaren aldaera Arrizala dugu. Done Joanes goizean udalbatza Arrizabalagara joaten da, behinola egiten zen prozesioa berrituz. Aranako Andra Maria ere deitu izan zaio. Muru Artederretakoa (ikus Artederreta) gaur egun Arrosariokoa deitzen dute.

0