Arritokieta

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Andre Mariaren baseliza, Zumaian (G), eta 1620tik aurrera herriko zaindaria. Antza duenez ermita hau antzinako parrokia da. Lehendabiziko aipamena 1292koa da, Gaztelako Antso erregeak Orreagako monasterioari eman zionekoa. Kondairak dioenez Ama Birjina harri artean agertu zen, eta horri zor bide zaio izena. Hala ere, Mitxelenak J. B. Olaetxearen eta L. Murugarrenen lanetan oinarriturik argitu zuenez, antzinako izena Arridokieta zen -Isastiren Compendio-n ikus daiteke aldaera hau, grafiak grafia-, hots, harri, idoki 'atera, aterea' eta -eta dira osagaiak ('harri aterea(k), ilkia(k) dagoen / dauden tokia'), eta, beraz, toponimoak ez du toki-rekin zerikusirik. Hipokoristikoa edo lagun arteko aldaera Arritxu da. Julene Azpeitia (Zumaia, 1888-1980) idazle eta ohorezko euskaltzainak izen hau erabili zuen goitizentzat.

0