Aurkitu zure izena

Primary tabs

Artizar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Egunsentian edo ilunabarrean Eguzkiaren inguruan ikus daitekeen argizagia (Venus planeta).

Artozki

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Artzibarko herria (N).

Artzain

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ardiak zaintzea lanbiderik zaharrenetakoa da, abeltzaintzaren hasieran kokatu beharrekoa. Azken urteotan zabalduriko Artzai honen aldaera da.

Artzanegi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ilarduia (A) herriko baseliza. Berez, beste kasu askotan bezala, desagertu zen Artzanegi herriko eliza zen. Eraikuntzan nabarmentzekoak dira hormetan sarturik dauden hilarri erromatar biak eta Andre Mariaren irudi erromanikoa. Gaur egun baseliza hilerriko kapera da.

Artze

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Donamaria (N) herriko auzoa, XIV. mendean Arçe moduan azaltzen dena.

Artzeina

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Uda / Trebiñoko behinolako herria eta Andre Mariaren baseliza. Herrixka 1025ean azaltzen da dokumentazioan, baina ez dakigu noiz desagertu zen. Arrietako elizako paperetan Artzeinako Andre Mariaren ermita aipatzen da, XVI. mendean. Irudi duenez, Golernio eta Meana herrien artean zegoen.

Artzi

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako herria eta Andre Mariaren baseliza. Egun herrian ez da inor bizi eta eliza ermitatako dago, Nafarroako erromanikorik ederrenetakoa bada ere. Gaztelaniaz Arce deitzen zaio, baina dokumentazioak garbi frogatzen du euskarazko Artzi dela jatorrizkoa. Ibarraren izena, bestalde, Artzibar da orain arte euskaldun -hein batean bederen- iraun duten Mezkiritz bezalako herrietan.

Asa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

La Puebla de la Labarcako (A) herrixka eta Andre Mariaren baseliza. Erromatarren garaiko herri hau -elizan garai hartako hilarriak ageri dira- 926an aipatzen da lehenengo aldiz, eta badakigu hustu XIX. mendean egin zela. Frantsesen aurkako gerraren garaian elixattoa bota eta irudia herriko elizara eraman zuten. Gaur egun Barriako monasterioko moja bernarditak bizi dira bertan.

Asier

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

F. Navarro Villoslada idazlearen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko pertsonaia, Amagoiaren semea. Izen honen esanahia ('hasiera') Amaia beste pertsonaia nagusiaren izenaren adierari ('bukaera'-ri) kontrajartzen zaio, kontakizuna lehendabiziko kristauen eta azkeneko jentilen ingurukoa baita. Asier-ek Eudon izena ere hartzen du eleberrian.

Asiturri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Esteribarko (N) Andre Mariaren baseliza. Salbatoreren monasterioa izan zen XI. mendetik XVI.era, baina data honetan ermita bihurtu zen. Izenaren osagaiak hats eta iturri direla dirudi, hau da, usain eta zapore txarra dituen iturria, urak duen sulfuroagatik edo.

Askoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Andre Mariaren antzinako adbokazioa, Arabakoa. Ermita 1257an Aysecoa gisa azaltzen den Askoa herri hustuko eliza zen. Irudia orain Apodakako (A) elizan dago altxaturik. Horretaz landa, bada Ataunen (G) izen bereko mendia, Lizarrusti ondoan, Basajaunaren bizilekua omen dena.

Asona

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Asona, Iruñeko Eneko Aritza erregearen alaba, Tuterako (N) Muza banukasitarrarekin ezkondu zen, 802. urtean. Banukasitarrak Tuterako agintariak izan ziren hiria arabiarren menpe zegoenean, baina Iruñeko errege-erreginen jendakiak ziren, eta anitzetan elkar harturik borrokatu ziren, bai frankoen aurka eta bai arabiarren aurka. Erdi Aroan Assona idatzirik aurkitu ohi dugu.

Astere

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako izena.

Asteri

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Asterio-ren baliokidetako ematen den izena. Grezierako Asteríeantroponimotik dator eta hau astér 'izarra' izen arruntetik. Koeos titanaren alaba zen Asteriak itsasora bota zuen bere burua, Zeusen ihesi, eta Delos uharte ezaguna bilakatu. Baliokidea: Asterio (gaz.).

Asur

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1110ean Iruñeko katedraleko dokumentazioan ageri da. Karrantzan (B) badago Asur deritzan erreka.

Asura

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Eratsun eta Beintza-Labaiengo (N) aurkintza eta baserri izena. Erdi Aroan Assur gizon izena ageri da Iruñeko katedraleko artxiboan.

Asurdi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Mendaur mendiaren magalean dagoen Iturengo (N) aurkintza.

Asuri

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, Euskal Herritik Asturiaseraino erabilia. Asuri 919. urtean agertzen da lekukotzat epaiketa batean, Espejo (A) herrian.

Ata

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aralarko aurkintza eta menhirra. Erroldanek bota omen zuen harritzarra Done Mikelen santutegitik Madotz (N) herriaren kontra, eta horregatik Errolanarria esaten zaio.

Atallu

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Araitz nafar ibarreko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Atalluko XIV. mendeko Ama Birjinaren irudia Done Joanesen elizan zegoen. Zoritxarrez egun desagertua da.

Orriak