Aurkitu zure izena
Primary tabs
Auribita
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Auria eta Bita dira. Aldaerak: Aurubita, Orobita, Oribita eta Orbita.
Auriola
Erdi Aroko euskal izena. 1111n ageri da, Leiren: "Tota, filia de dona Auriola".
Auritz
Nafarroako herria, gaztelaniaz Burguete. Nahiz luzaz izen ofizial bakarra erdarazkoa izan den, euskarazkoa oraindik bizirik dago. Honen lekukotasunak 1110. urtetik aurrerakoak dira.
Aurken
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen da, Aurkene izenaren gizonentzako baliokidetzat. Informazio gehiago izateko ikus Aurkene, emakume izenen zerrendan.
Aurkene
S. Aranaren Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n azaltzen da, gaztelaniazko Presentación izenaren baliokide femeninotzat; Andre Maria tenpluan aurkeztea dakarkigu gogora. 583. urtean Konstantino enperadoreak Jerusalemen eliza bat sagaratzeko agindu zuen. Jaia ekialdean sortu zen eta handik zabaldu zen kristau munduan barrena. 1585.
Auru
Nafarroan ageri den Erdi Aroko izena. Beste baten laguntzarekin ere kausitzen dugu, Iratxeko 1072ko Aurubilitu elkartuan.
Ausa
Aralarko tontorra (899 m). Erdi Aroan gaztelua izan zen bertan; inguruko herrietan jentilen bizitokia zela esaten da.
Austitza
Agustina izenaren eratorria izan liteke, patronimikoaren bukaera femeninoak egiteko erabili baitzen gure artean garai batean, gizon izenetatik abiatuz eskuarki, eta -a erantsiz. Zernahi gisaz, Saustitza ere badugu, itxuraz Sebastiana-rekin lotu behar dena.
Auza
Ultzama (N) ibarreko herria eta Baigorri (NB) eta Erratzuren (N) arteko mendia. Herriaren XIII. mendeko izena Aoitza zen. Aipagarriak dira eliza barruan dauden margolanak eta ponte harria. Herriko jaiak urriaren 9tik 11 bitarte dira. Zenbait ikertzaileren ustez Aio pertsona izenarekin erlazionatu beharra dago.
Axeariko
Azeari izenaren hipokoristikoa izan da, -z-ren palatalizazioak eta -ko atzizkiak erakusten dutenez.
Axlor
Dimako harpea, Jentilzubi-ren ondokoa. J. M. Barandiaranek ikertu zuen bertako aztarnategi arkeologikoa hagitz garrantzitsua da Euskal Herriko historiaurrea ezagutzeko.
Axpe
Axpeko Andre Maria Busturia (B) herriko parrokia da. Bere kokaguneak, hartzulo batean jaiotzen den errekaren ondoan baita, Euskal Herrian ohikoak diren laminak dakarzkigu burura. Gogoratu beharra da, bestalde, hemendik gertu, Mundakan, Lamiaran baseliza dagoela.
Axular
Axular dugu euskal idazlerik garrantzitsuenetakoa. Izen-deituraz Pedro Agerre Azpilikueta zen; Axular izengoitia sortetxeari zor zaio. Urdazubi (N) herrian jaio zen 1535ean eta Salamancan ikasi ondoren Saran (L) egon zen apaiz -erretore- hil arte.
Azazeta
Maeztu (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia irailaren zortzian da. Arabako Lautadako eta Bizkaiko Enkarterriko beste izen askok bezala, eskuinetik hasita hirugarren silaban du azentua (Azázeta). Aizkorriko artzainek Záita deitzen dute.
Azeari
Erdi Aroko euskal izena. 1167an egindako Aralarri buruzko agiri ezagun batean Azeari Umea azaltzen da, eta geroztik ohikoa da dokumentazioan. Latineko asinarius-etik dator, Aznar antroponimoa eta azeri (ikus Luki) izen arrunta bezala. Artaxoan XII.
Azentzio
Berriki arte maizkara erabili da gure artean. Aurrenekoz 1146an aurkitzen dugu, Ascensio idatzirik, Iruñeko katedraleko dokumentazioan. Baliokidea: Asensio (gaz.).
Azitain
Eibarko (G) Andre Mariaren baseliza. 1506an eraiki zen ermita, eta 1691n oraingo eliza. Harrizko gurutze erromanikoa izan zuen, egun galdua dena. Jaia abuztuaren 15ean egiten da. Azitaingo Andre Mariaren ikastetxea lehenago Untzueta jauregia izan zen.
Azkar
Bi iturburu ditu izen honek: dendronimoa izan daiteke (Acer campestris) eta adjektiboa ('arina, lasterra', 'bizkorra, sendoa' eta 'adimen argikoa'). Zuhaitza arrunta da Araban, Nafarroako erdi-hegoaldean eta Bizkaiko zenbait lekutan, toponimian ikus daitekeen bezala (Askartza, Azkarraga...).