Aurkitu zure izena
Primary tabs
Argaina
Nafarroan 1530ean hustutzat ageri den herrixka eta Sarako (L) trikuharria.
Argarai
Luzaide (N) eta Baigorri (NB) herrietako mendia (1.231 m), eta Iruñeko aurkintza.
Argarai
Luzaide (N) eta Baigorri (NB) herrietako mendia (1.231 m), eta Iruñeko aurkintza.
Argi
Azken urteotan Argia eta Argiñe femeninoen baliokidetako maiz samar erabili den hitz arrunta, izena nahiz izenondoa izan daitekeena.
Argia
Euskal izen arrunta eta adjektiboa; Andre Mariaren adbokazioa ere bada. Jaieguna ekainaren 1ean da. Baliokideak: Clara eta Luz (gaz.). XVII. mendeko Oihenarten "neurthitzetan" ere azaltzen da: "Gauik, egunik, / eztinat hunik, / hireki ezpaniz, Argia: / hireki ezpaniz,/ itsu hutsa niz, / zeren baihiz en'argia".
Argiloa
Sartzeko (N) Andre Mariaren baseliza. Bertako iturriko ura edateko edo begiak garbitzeko erabiltzen da, ikusmena gordetzeko ona baita. Sartze eta Ibiltzietako bizilagunak uztailaren bian joaten ziren ermitara, eta Igarikoak ekainaren 18an. Irudia erromanikoa da. Dokumentazioan Arguiloainazaltzen da gehienetan, eta inoiz Arguiluain.
Argiñe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n azaltzen diren Abeliñe, Andoliñe-ren tankerakoetan oinarriturik sortutako izena.
Argonitz
Aralarko tontorra, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan. Hemen badago J.M. Barandiaranek 1917an aurkitutako trikuharria.
Arhane
Zuberoako herria, Lakarri eta Sarrikotagainerekin udala osatzen duena, eta Atharratzeko (Z) auzoa.
Aria
Aezkoako (N) herria. XIV. mendean aipatzen da lehenengoz. Nabarmentzekoak dira bertako garaiak.
Arin
Beste asko bezala hau adjektiboa ere bada, izena ez ezik. Gogoratu hitzak bi esanahi nagusi dituela: 'pisu gutxikoa' eta 'lasterra'.
Arin
Beste asko bezala hau adjektiboa ere bada, izena ez ezik. Gogoratu hitzak bi esanahi nagusi dituela: 'pisu gutxikoa' eta 'lasterra'.
Ariñe
Arin adjektiboan oinarriturik S. Aranaren bideari jarraikiz sortutako izena.
Aritz
Itza (N) zendeako herria eta Leitzako (N) mendia (1.045 m). Herri honetako Belarzañeta izeneko aurkintzan Errolanek Aralarren kontra bota omen zuen harria dago.
Aritzeta
Errioxako Andre Mariaren adbokazioa. Osagaiak haritz dendronimoa eta -eta atzizkia dira. Gogoan izan behar da luzaz euskara izan dela erkidego horretako alderdi bateko hizkuntza. Merino Urrutiari esker badakigu, adibidez, Ojacastroko (Lo) bizilagunek XIII. mendean, atxilotuz gero, euskaraz mintzatzeko eskubidea zutela: "...
Arixen
Erdi Aroko emakume izena. Iruñean agertzen da, XIII. mendean (Arixen femina).
Arixo
Erromatar garaiko Akitaniako inskripzioetan agertzen den izena. Kasu gehienetan Arixo / Arixoni erara azaltzen da.