Artederreta

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Muru Artederretako (N) Andre Mariaren baseliza, Arrosariokoa izenaz ezaguna. Martxoaren 25ean Orbaibarko Untzuera joaten dira prozesioan. Nabarmentzekoa da Administrazioak herri izenarekin izan duen jokamolde aldrebesa, erdara dela-eta Muarte de Reta idazten baita, hau delarik izen ofiziala. Artederreta (arte + eder + -eta, alegia, 'arte ederraren edo arte ederren tokia') gaztelaniaz Carrascal eran ezagutzen den mendiaren jatorrizko izena da (carrasco = encina = artea).

0