Arrosali
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Jatorri bat baino gehiago izan ditzake. Gehienek latineko Rosalia izenarekin lotzen dute, baina zenbaiten ustez Ruozelin (hroth- 'ospea' eta linda, lind 'ezkutua') germaniar izenetik dator. Santa Arrosali Palermon bizi izan zen, harpe batean bakardadean, Kristori zion maiatasunagatik. Kondairak dioenez, Jesusek berak oparitu zion lore sorta bat. Jaieguna uztailaren 15ean da. Aldaera: Errosale (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).