Artitza

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Otxobi (N) herriaren aldamenean zegoen Andre Mariaren baseliza. Izatez, Nafarroan eta Araban maizkara agitzen den bezala, Artitza herri hustuko eliza besterik ez da ermita. Herrixka hau 1074an aipatzen da aurrenekoz, Eneko izeneko batek Iratxeko monasterioari bertako zergak ('petxak') eman zizkionean. 1427an herria hutsik zegoen. Inguruko kondaira baten arabera, izurrite batek hustu zuen herria eta Otxobira joan zen bizitzera bertako azken emakumea. Ekainaren 8an eramaten zen Andre Mariaren irudia elixattora eta 17an Otxobira itzultzen. Gaur egun, tamalez, erorita dago.

0