Aurkitu zure izena

Primary tabs

Urdiña

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Esteban Garibai Arrasateko historialariaren amatxi Urdina deitzen zen (Doña Urdina de Zamalloa y de Lariz). Jatorria, segur aski, urdina 'ile zurikoa' izengoitian duke.

Urdinso

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. 

Urdintxo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa.

Urduña

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko hiri edo ziutate bakarra den honetan Antiguako Andre Mariaren eliza dago. Jaiegunean, maiatzaren 9an, Arrastariako (A) lau herriak (Aloria, Artoñana, Delika eta Tartanga) erromerian joaten dira aipatutako elizaraino, 1639an egindako botoa berritzearren.

Uria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Larrabetzuko (B) Andre Mariaren adbokazioa. Herriak bi eliza ditu: bat, Goikolexalde auzokoa, Emeteri eta Zeledon santuei eskainia dago, eta bestea, Uria edo hiribildukoa, Ama Birjinari.

Uriarte

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren ermita, Elgetan (G). Orain hondaturik dago eta irudia herriko elizan gordetzen da. 1590ean bi emakumek baselizan lapurtu zuten, baina elgetarrek Otxandioraino jarraitu zituzten eta preso hartu. Pikotan eduki ondoren, belarriak moztu zizkieten.

Uribarri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren lau adbokazio ditugu Euskal Herrian izen honekin. Ezagunena, dudarik gabe, Durangoko (B) parrokia da, bertako arkupeetan Euskararen Liburu Azoka egin izan baita. 1936an mezatan zeudela "nazional"-en hegazkinek txikitu zuten, eta apaiza bera eta beste eliztar asko hil. Izena 'hiri berria' izatetik datorkio, zaharra Tabira baitzen.

Urieta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aiarako mendia (1.133 m), Garobel mendikatekoa, Araban.

Uritz

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Artzibarko (N) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendeko irudi erromanikoa Done Saturdiren elizan gordetzen da.

Urizaharra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskaraz Urizaharra eta erdaraz Peñacerrada (A) deitzen den herri honek historia bitxia du, tokiz aldatu baita. Herria oraingo kokalekura eraman zutenean jatorrizko eliza ermita bihurtu zen, eta gero desagertu. Parrokia ere Andre Mariari eskainita dago.

Urizar

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lemoiz (B) herriko Andre Maria. 

Urki

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Zuhaitz izena (Betula sp.). Antzina saroien erdigunean landatzen zen, bere azal zuriak saroia bertan zela adierazten baitzuen.

Urkia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zuhaitz izena (Betula sp.). Antzina saroien erdigunean landatzen zen, zuhaitzaren azal zuriak saroia bertan zela adierazten baitzuen.

Urko

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Izen honetako mendi bat baino gehiago daude Euskal Herrian. Esate baterako, Eibar-Ermuetan (G, B) eta Berangon (B).

Uronea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bidarte (L) herriko Andre Mariaren baseliza. Larruazaleko gaitzak sendatzera joaten dira aldameneko iturrira.

Urraka

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan asko erabili zen izena. Nafarroako erregina bat baino gehiago deitu ziren honela. Besteak beste, Antso Gartzeitz erregearen ama aipa daiteke (IX. m.), zein larri zauriturik zegoela ebakuntza eginez erdi baitzen. 991. urtean aurkitu dugu lehen aldiz, Nafarroako Apardozen (Urraka Enecones).

Urrana

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. 1053an Elorrioko (B) San Agustin monasterioaren emate-agirian azaltzen da.

Urrategi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Azkoitikoa (G), XVII. mendean eraikia. Jaia abenduaren 8an da.

Urrea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, duen esanahiari esker pertsona izentzat erabilia.

Urretxa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren antzinako monasterioa, Zuian (A). Maria Lopiz-ek Najerako (Lo) monasterioari eman zion 1112an, Mañarrieta-ko baselizarekin batera. Izurtzako (B) Mugarra mendian ere izan zen ermita bat, Urretxua dermioan.

Orriak