Seber
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Severo-ren baliokidetako ematen da. Latineko Severus ('zorrotza' edo 'gogorra') goitizena izatetik ponte izena izatera igaro zen erromatarren artean. San Severo Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean, baina bere bizitza ezezaguna da. Honela deitzen zen Seber Altube (Arrasate 1879 - Gernika, 1963) euskaltzain osoa eta idazlea. Jaieguna azaroaren 6an da. Baliokideak: Severo (gaz.) eta Sever (fr.).