Seme

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Beran 1366an ageri da euskarazko hitz arruntarekin identifika daitekeen izen hau. Alabaina, Erdi Aroan Semeno, Semen, Semero, Xemen, Xemeno, Ximen... eta beste ere ugariak ziren, eta badaiteke Bortzerrietako izena Semeno-ren beste aldaera bat baizik ez izatea. Nolanahi ere, Semeno, Semen, Semero... seme-rekin loturik daudeke, adituen arabera. Seme hitz arrunta, bestalde, Akitaniako idazkunetan (I-III. mendeak) aurkitzen dugun Sembe- oinarritik atera da. Garai batean hipokoristikoak ziren Semenko eta Semeko Tuteran (N) 1158an eta Zibitzen (NB) 1359an azaltzen dira, hurrenez hurren.

0