Simone
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, gaztelaniazko Simón eta Simeón izenen baliokide femeninotzat. Jatorria hebreerako Shime'ôn-en du. Simon izeneko bi santu nagusi egon dira: Simon apostolua eta Simon "estilita". Bigarren hau Sirian bizi eta Sirian hil zen aszeta dugu. Goitizena zutabe -stylos grekoz- baten gainean 30 urte eman zituelako jarri zioten. Harriaren inguruan kristau munduko elizarik garrantzitsuenetakoa egon zen, XII. mendean musulmanen esku erori zen arte. Eliza haren hondakinak gizadiaren ondare izendatuak izan dira. Jaieguna otsailaren 1ean da. Baliokideak: Simona (gaz.) eta Simone (fr.).