Aurkitu zure izena

Primary tabs

Amitxis

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Izen zaharra da hau. Amichis de Anchoriz 1772an agertzen da Luzaiden (N); badaiteke Amik izenaren aldaera izatea.

Amorea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Nafarroan XIV. mendean erabiltzen zen izena (Lerga, 1366).

Amorosa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1285ean Iruñean ageri da.

Amukain

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Artzibarkoa (N), berez Amukain herri hustuko eliza zena. Gaur egun ermita lastategitako dago.

Amuna

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Nafarroan maiz agertzen da euskal izen hau, XI. mendetik aurrera (Amuna Enecon, Leire 1033; Gomiz de Amunna, 1237). Kukullako Donemiliagako monasterioko (Lo) lehen dokumentuan eta Añanan (A) azaltzen da, azken honetan 932. urtean.

Amusko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Izen hau Erdi Aroan maizkara erabili zen. 913, 1040 eta 1060an ageri da Valpuesta, Iratxe eta Leiren, hurrenez hurren. Aragoi aldean Amosco aldaera dokumentatzen da. 

Anaia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ahaidego hurbilaren adierazlea, eta ohiko euskal izena Erdi Aroan. Adibidez, 1050ean Valpuestan azaltzen da, 1141ean Iratxen eta 1158an Artaxoan (N). XIV. mendeko dokumentazioan maiz aurkitzen dugu bi n-rekin idatzirik (Annaia).

Anaia

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ahaidego hurbilaren adierazlea, eta ohiko euskal izena Erdi Aroan. Adibidez, 1050ean Valpuestan azaltzen da, 1141ean Iratxen eta 1158an Artaxoan (N). XIV. mendeko dokumentazioan maiz aurkitzen dugu bi n-rekin idatzirik (Annaia).

Anaitz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Orain gutxi sortutako izena, 1366an agertzen den Pero Lopiz Auaiz-en irakurketa usteletik bide datorrena.

Anaitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Orain gutxi sortutako izena, 1366an agertzen den Pero Lopiz Auaiz-en irakurketa usteletik bide datorrena.

Añana

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ezaguna da bertako gesaltzagatik, gatza lortzeko industriagatik alegia, Euskal Herrian erromatarren garaitik abian egon den gatzaga bakarra baita, antza duenez. Bertako Andre Mariaren eliza antzinako izen bereko baselizaren gainean dago eraikita. Aurreneko aipamena 902. urtekoa da.

Anartz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Aingeru Irigarairen izendegian agertzen da aurreneko aldiz, dakigunez, azken urte hauetan indarra hartu duen hau.

Anaurra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

J. M. Satrustegik biltzen du, Euskal Izendegia-n. Ana izen bereziaren eta haurra izen arruntaren bat egitearen ondorio da. Azkena ohikoa izan da orain arte, Garazi aldean gutxieneko kontuan, familia batean izen bereko bi haurride (edo gehiago) zirenean gazteena adierazteko. Helburu bera erdieste aldera haundi-ri kontrajartzen zaion ttipi ere erabili izan da: cf.

Anbortse

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Anboto

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Durangaldeko (B) mendirik ezagunena eta Mari-ren, Anbotoko Dama-ren bizilekuetako bat. Hau, Kondairak dioenez, bertako Mariurrika haitzuloan bizi da eta kanpora irteteko suzko bolaren itxura hartzen du.

Anbrosia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Grezierako ambrosiós, ambrósia, ambrósion 'hilezkorra' adjektiboarekin loturik dago 'jainkoen edaria' esanahia duen ambrosía izen femeninoa. IV. mendean Milango apezpikua izan zen san Anbrosio Elizako doktoreetako bat da. Aldaerak: Anbortse (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia) eta Anbroxe.

Andagoia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Kuartango (A) ibarreko Andre Mariaren adbokazioa. Bertan XVI. mendean gaztelua egon zen. Herriaren inguruan arkeologia hondakin asko daude; aipagarriena Ataguren-go trikuharria da. 1514an hemendik Ameriketara joan zen Peru Pascual Andagoya konkistatzaile ezaguna. Eliza erromanikoa da, baina XVI. mendean berritu zuten.

Ander

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Andres izenaren euskal aldaera, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n jasoa. Sukarrietan, Sabin Aranaren udako etxearen aurrean, badago uharte txiki bat, gaur egun San Andres deitzen bada ere XX. mendearen hasieran Doniandere (Done Andere) zena. Hedadura handiko izena da; maiz Jon-ekin batera erabiltzen da.

Anderazu

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III mendeak) agertzen den euskal izena, Andere-tik eratorria. Erdi Aroan ere maizkara azaltzen da, Leiren, Valpuestan eta Kukullako Donemiliagako dokumentazioan ikus daitekeen bezala. Anderaxo (Luchon herriko museoan), Anderazo (Leire, 1211) eta Anderezu (Itzalle, XI. mendea) aldaerak ere badira.

Andere

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko Akitaniako inskripzioetan agertzen diren izenetako bat da hau, Okzitaniako Tolosako museoan dagoen hilarri batean ikus daitekeen bezala. Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu: 955ean Cardeñan (Bu), 991n Apardozen (N), 1085ean Leiren (Andre Auria Zaarra) eta 1330ean Artaxoan (N), besteak beste.

Orriak