Aurkitu zure izena

Primary tabs

Alesandere

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Aletxa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Aletxa-n (A). 1860an bota zuten, gerra garaian karlistek erabili zutenetik hutsik eta erortzeko zorian baitzegoen.

Alize

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Izen hau -e-z amaitutako beste batzuen analogiaz sortu da. I

Alkain

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren adbokazioa, Gabiriakoa (G). Herri izen honen aurreneko aipuan (XIV. m.) "Santa Maria de Algaym" irakurtzen da. Eraikuntza XVII-XVIII. mendeetakoa izan arren atea lehenagokoa da. Andre Mariaren irudia XV. mendekoa da. Jaieguna abuztuaren 17an ospatzen dute.

Almike

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bermeoko (B) Almika auzoko Andre Mariaren baseliza XI. mendean eraikitako monasterioa izan zen. Herriaren zaindaria denez gero, lehorte garaian irudia ateratzen zuten, euria eskatzeko. Jaieguna irailaren 8an da; egun honetan oinez joaten dira Bermeotik Almika-raino. Orain ahoz Almike esaten diote.

Almuza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Sesman (N). Egun ermita bada ere, lehen Almuza herri hustuko eliza zen. Irudia XIII. mendekoa da, elizaren garai berekoa. Mendekosteko bigarren egunean erromeria handia izaten zen, baina egiten ziren gehiegikeriengatik debekatu eta irudia elizara eramatea erabaki zuten.

Alode

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Aloña

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aizkorriko mendikateko tontorra. Bertan Mari-ren babeslekuetako bat dago. Mendi honen magalean agertu zen 1469an Arantzazuko Andre Maria.

Alontsa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

XV. mendetik aurrera zabaldutako Alfontso izenaren aldaera. 1514an agertzen da, Areatzan (B): "En la torre de dona Mari Alonsa de Butron".

Alontso

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

XV. mendean zabaltzen hasi zen Alfontso izenaren aldaera. 1514an Ondarroan (B) eta Otxandion (B) agertzen da, eta 1577an Hondarribian (G). Bizkaian Alonsotegi herri izena dugu, egungo euskaldunen ahotan Alontsotei deitua. Jaieguna urriaren 31n da. Baliokidea: Alonso (gaz.).

Alots

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Deba (G) herriko dorre ospetsua, bertako gertaeretan oinarritutako Alostorreko kantuari esker.

Altsu

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Lekaroz (N) herriko mendia (607 m).

Altzabeheti

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Elizak harlanduz eginiko ate ederra izan zuen baina egun haren aztarna batzuk besterik ez daude.

Altzaga

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Euskal Herriko hainbat lekutan azaltzen den toponimoa. Erreka ondoan bizi den haltz zuhaitz izenaz (Alnus glutinosa) eta -aga toki-ugaritasunezko atzizkiaz dago osaturik.

Altzagarate

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Altzan (G). Eraikuntza txikia da eta barruko aldare bakarrean XV. mendeko irudia du. Jaia abuztuaren 15ean da.

Altzai

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikusgarriak dira herriko hilerrian dauden eguzki itxurako hilarriak, bereziki balezta duena.

Altzibar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Oiartzun eta Zegamako (G) auzoak.

Altzo

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako herria. Aipamenik zaharrena 1025. urtekoa da, Gaila andereak San Juan de la Peñari Olazabal monasterioa eman zionekoa. XIX. mendean bertan sortutako J. Elizegi "Altzoko erraldoia" (2,40 m luze) zela medio egin zen ezagun herria.

Amabilia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Iruñean agertzen da, XII. mendean (Amabilia femina).

Amade

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Amadeo-ren baliokide femeninotzat proposatzen da. Teofilo-ren Erdi Aroko latineko itzulpenean ('ama deus') du iturri. XIV. mendeko san Amadeo Saboiako dukea izan zen.

Orriak