Aurkitu zure izena

Primary tabs

Anderedirida

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Taxoaren (N) ageri da, 1085ean. Antza duenez Andre eta Dirida izenak dira honen osagaiak.

Anderelanderra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Landerra dira. Azken honetaz ikus Lander, gizon izenen zerrendan. Iratxen (N) ageri da, 1164an.

Anderkina

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, Andre-z eta -kin atzizki hipokoristikoaz osatua; bukaerako -a genero mozioa dateke. 950ean Anderquina ageri da Bureban (Bu); Gobiarango Gurendes (A) herrian 1101ean Anderkina Dominicoz eta Anderazo Munnioz dokumentatzen dira, eta 1107an Anderkina Albariz. Aldaera: Andrekina.

Andia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako mendia, antzina Entzia, Urbasa eta egungo Andimendi osoa hartzen zuena. Andimendia eta Urbasa nafar guztienak dira. Ikomar izeneko dermioan 1594an eraikitako Andre Mariaren baseliza zegoen. Erori zenean irudia Argiñao herrira eraman zuten.

Andikoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Berriz (B) herriko auzoa eta Andre Mariaren baseliza, Oizko Sarrimendiren azpialdean dagoena. Antzina Berrizko elizara eramaten zen irudia euria eskatzeko. Lehen jaia otsailaren 2an baizik ospatzen ez zen arren, gaur egun Asentzio egunean ere egiten da, Pazkoko zazpigarren igandean.

Andima

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Ántimo-ren baliokidetzat ematen da. Andima Ibiñagabeitia (Elantxobe, 1926 - Caracas, 1967) idazle ezagunak zabaldu zuen.

Andion

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Mendigorriko (N) Andre Mariaren baseliza, antzina desagertutako herri baten azken lekukoa. Badirudi herria erromatarren garaiko Andelos hiriaren ondorengoa dela. XIV. mendean hustu bazen ere baseliza, behialako elizaren geldikina datekeena, XVII. mendean berreraiki zen, beraren alderako jaiera handia zela bide.

Andoliñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, gaztelaniazko Antolín izenaren baliokide femeninotzat. Gogoratu behar da erdarazko gizon izen horren euskal aldaera jatorra Andolin dela.

Andollu

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako herri honetako santa Katalinaren elizan Andre Mariaren irudi erromaniko bat gordetzen da.

Andoni

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. 

Andore

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Andres izenaren aldaera.

Andrea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andere(a)-ren aldaera da. Erdi Aroan izen beregaina ez ezik emakume izenak sortzeko erabiltzen zen aurrizki edo aposizio modukoa ere bazen. 1085. urtean Taxoaren (N) ageri da (Andere Dirida); Codex Calixtinus liburuan ere azaltzen da, XII. mendean (Andre Maria), 'Ama Birjina' adieraz (ikus Andere). Inoiz Andreo-ren femeninoa datekeela irudi du.

Andrealbira

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Albira-z osatua. 1167an Ezkirotz Galarren (N) ageri da.

Andreantsa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Antsa-z osatua (ikus sarrerok). 1226an Oltza zendean (N) aurkitzen dugu (Andranssa) eta XIV. mendean Nabaskozen (N) (Andre Ansa). Bilbon XV. mendean bizirik zegoen, artean ere (Andrransa de Çeberyo, Andre Ansa de Çeberyo, 1464). Andresantsa aldaera ere bada.

Andreapala

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Apala-z osatua.

Andreauria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Auria-z osatua. Uztarrozen 1366an Andre Auria azaltzen da.

Andrebita

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, Andre-z eta Bita-z osatua. 1033an Andrebita dugu Adoainen (N).

Andredauneta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre aposizioa eta Dauneta izena (cf. Daunet maskulinoa) dira. Garazin aurkitzen dugu, 1208an.

Andredomeka

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, Andre-z eta Domeka-z osatua. 1212an agertzen da, Etxebakoitzen.

Andredota

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, Andre-z eta Dota-z osatua (ikus sarrera hauek). Aurrenekoz 1003. urtean aurkitzen dugu, Leireko dokumentazioan (Andretota de Murelo).

Orriak