Aurkitu zure izena
Primary tabs
Anglesa
Erdi Aroko izena, lehen aldiz 1227an Iruñean azaltzen zaiguna. Inglesa aldaera ere usaiakoa da. Cf. Alaman eta Frantzes gizon izenak.
Angosto
Gobiarango (A) mugan dagoen Andre Mariaren santutegia. Bertan X. mendean Ama Birjina agertu omen zitzaion artzain bati. Gaur egun pasiotarren komentua da.
Ania
Araban, Matauko eta Jungituren artean dagoen Andre Mariaren baseliza. Izatez, herrialde honetan eta Nafarroan sarri gertatzen den bezala, antzina desagertu zen herri bateko eliza zen. Jaieguna irailaren zortziaren ondorengo larunbatean da.
Anitz
Nafarroan, Zirauki eta Mañeruren artean dagoen Andre Mariaren baseliza, antzinako herri baten hondarreko eraikuntza. 1192an aipatzen da lehendabiziko aldiz, Antso VI.aren garaian. Baseliza XIII. mendekoa da; egun desagertu den XVI. mendeko eranskin edo gehigarria izan zuen. Orain ez du kulturik. Izen hau Baztango herri batena ere bada (Aniz).
Anixe
Gaztelaniazko Anisia izenarentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko kidea da hau. Jaieguna abenduaren 30ean da.
Añorga
Donostiako auzoa eta Karmengo Amaren eliza. 1014an agertzen da, Nafarroako Antso Nagusiak bertako zergak Leireko monasterioari ematean. Dirudienez añorgarrak izan ziren Donostiako lehen bizilagunak.
Anotz
Ezkabarteko eta Olloibarko herriak (N) eta Andre Mariaren adbokazioak. Olloibarko herria 1024an aipatzen da, bertako monasterio bikoitzagatik. Done Bladiren elizan bada XIII-XIV. mendeetako Andre Mariaren irudia. Ezkabarteko Anotz 1264an Odieta ibarrekotzat agertzen da. Zorigaitzez, jatorrizko Andre Mariaren eliza eta irudi erromanikoak ez dira gorde.
Anter
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Antero-ren baliokidetako ematen den izena. III. mendeko san Anterok bi hilabete baino gutxiago eman zituen Elizaren burutzat. Jaieguna urtarrilaren 3an da. Baliokidea: Antero (gaz.).
Antigu
Euskal herriko hainbat lekutan aurkitzen dugun Andre Mariaren adbokazioa. Besteak beste, Argantzun, Bastida, Gernika, Lekeitio, Mañueta, Mendiguren, Mungia, Ondarroa, Urduña eta Zumarragan azaltzen da.
Antonio
Erromako familia baten izena zen Antonius-etik; latinez erabili arren badaiteke etorkiz etruskoa izatea. San Antonio abadea Egipton bizi izan zen IV. mendean eta oso ezaguna da basamortuan zegoenean deabruak pekatuan erorarazteko egindako ahaleginei eusteagatik. Jaiegunak ekainaren 13an (Paduakoa) eta urtarrilaren 17an (abadea) dira.
Antsa
Antso-ren emakumeentzako baliokide dugu Erdi Aroko izen hau. Egia esan, Antsa aldaera (Ansa edo Anssa idatzirik) Andre aposizioaren ondoan azaltzen da aurkitu dugun guztietan (ikus Andreantsa). Beste gisan beti Santsa (Sansa, Sanssa), Santxa (Sancha), Santzia (Sancia) agertu ohi dira.
Antselma
Germaniar jatorria duen izena (Ans, 'jainkoa' eta helm 'gerla-kaskoa'). Aostan (I) jaio baina Canterburyko (BH) apezpiku izan zen san Antselmori esker zabaldu zen gure artean. Aldaera: Antselme (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).
Antselmo
Germaniar jatorria duen izena (Ans 'jainkoa' eta helm 'gerla-kaskoa'). Aostan (I) jaio baina Canterburyko (BH) apezpiku izan zen san Antselmori esker zabaldu zen gure artean. Nafarroan XII. mendean erabili zen, baina beranduago ez da erraz aurkitzen. Jaia apirilaren 21ean da. Baliokideak: Anselmo(gaz.) eta Anselme (fr.).
Antso
Latineko Sanctius-etik (sanctus 'donea' hitzetik) atera zen euskal izen hau, San(t)zo eta San(t)so bitarteko zirela. Nafarroako erregeen izena izan zen, eta hau dela medio aski entzute handia erdietsi zuen. Oihenartek XVII. mendean bildutako atsotitzetako batean ageri da: "Anxo limosnari, urde ebatsiaren oinak dematza beharrari".
Antxoritz
Nafarroako herria, 1362an Ainçoryz moduan ageri dena. Mendia ere bada.
Antzuola
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren eliza. 1391n Bergararekin batu zenean Uzarraga izena zuen herriak, bertako Done Joanesen elizan baitzegoen erdigunea. Aurrerago, 1525ean, Antzuolan eraiki zuten Andre Mariaren eliza. Errukiaren jaia abuztuaren 25ean da; biharamunean alardea egiten da.