Añana

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Arabako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ezaguna da bertako gesaltzagatik, gatza lortzeko industriagatik alegia, Euskal Herrian erromatarren garaitik abian egon den gatzaga bakarra baita, antza duenez. Bertako Andre Mariaren eliza antzinako izen bereko baselizaren gainean dago eraikita. Aurreneko aipamena 902. urtekoa da. 1060an Andrequina izeneko emakume batek bertako gazkuntze batzuk eman zizkion Kukullako Donemiliagako monasterioari (Lo).

0