Aurkene

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

S. Aranaren Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n azaltzen da, gaztelaniazko Presentación izenaren baliokide femeninotzat; Andre Maria tenpluan aurkeztea dakarkigu gogora. 583. urtean Konstantino enperadoreak Jerusalemen eliza bat sagaratzeko agindu zuen. Jaia ekialdean sortu zen eta handik zabaldu zen kristau munduan barrena. 1585. urtean Sixto V.ak eliza osorako ofizialdu zuen. Jaia azaroaren 21ean da. Baliokidea: Presentación (gaz.).

0