Auza

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Ultzama (N) ibarreko herria eta Baigorri (NB) eta Erratzuren (N) arteko mendia. Herriaren XIII. mendeko izena Aoitza zen. Aipagarriak dira eliza barruan dauden margolanak eta ponte harria. Herriko jaiak urriaren 9tik 11 bitarte dira. Zenbait ikertzaileren ustez Aio pertsona izenarekin erlazionatu beharra dago. Mendia ezaguna da Sugoi-ren bizitokia delako eta barruan ustez urrea duen haitzuloa badelako.

0