Aurkitu zure izena

Primary tabs

Barasorda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaur egun galdua den Andre Mariaren baseliza, Lemoizkoa (B). Honen kokagunean amaitu ez zen zentral nuklearra eraikitzen hasi ziren. Irudia herriko elizara eraman zuten.

Baraxil

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Arrasateko 1448ko borroka ezagunean agertzen da.

Barazar

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Gorbeiaren ondoko Bizkaiko mendatea eta Martin Uriarte bertsolariaren goitizena.

Barda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Fiteroko (N) Andre Mariaren adbokazioa. Kondairak dioenez, jatorrizko irudia Toledotik ekarri zuten, Fiteroko san Raimundori eskerrak emateko. Honenganako debozioa handia izan da beti, hainbeste non Antso VII. erregeak laguntza eskatu baitzion Navasko gudura joan aurretik. XIV.

Bardoitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Urbasa (N) mendiko dermioa eta tontorra (1.108 m).

Bardoze

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Lapurdiko herria eta Andre Mariaren eliza. Herriaren lehen aipamena 1193. urtekoa da, Baionako katedraleko artxibokoa.

Barezi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Busturia (B) herriko baseliza, aurrenekoz 1051n ageri dena, Axpe-ko elizarekin batera. Lehorte garaian euria eskatzeko Altamirako elizara eramaten zen Andre Mariaren irudia. Marinelek debozio handia ziotenez, barruan badira hauek egindako emaitzak. Jaia abuztuaren 5ean da.

Barkane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Osagaiak barkatu aditza eta emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne atzizki berria dira.

Barkoxe

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuberoako herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da. Pierres Topet "Etxahun" (1786-1862) olerkaria hemengo semea izan zen.

Barria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ekialdeko Lautadako Andre Mariaren komentu zaharra, Araban. Lehenengo aipamen idatzia 1217koa bada ere, eraiki aurreko mendean egin zen. Arabako Foru Aldundiak berritu du monasterioa, bera baita orain jabea. Moja bernarditek Oiongo (A) Asa auzoan dute komentu berria. Jaieguna abuztuaren 20an da.

Basabe

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Naxurieta (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Sakanako baso batek eta Gobiarango (A) herrixka batek ere Basabe dute izena.

Basagaitz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Etsain (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Antzina lekaime komentua eta herria izan zen, baina XIV. mendearen amaieran hustu egin zen. Izenak beste orduz bertan egon zen oihana, baso gaitz-a, dakar gogora.

Basalgo

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bergara (G) herriko auzoa eta Done Jakueren elizan dagoen Andre Mariaren irudia.

Basandere

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal mitologiako izakia, Mariren eta Laminen ezaugarri franko biltzen dituena. Mendibetik (NB) Iratirako bidean dagoen Salbatoreko ermitan bada Basandere-rena izan omen zen ganderailua. Kondairak dioenez, Basajaunak hartu zuen baselizatik baina artzain batek bere lekura itzultzea lortu zuen, Salbatzailearen laguntzaz.

Basarri

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ignazio Eizmendi (Errezil, 1913 - Zarautz, 1999) bertsolariaren goitizena.

Basile

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko Basille izenaren aldaera.

Bata

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko Beata-ren baliokidea (Galian III. mendean martirizatutako hispaniar donea) eta zenbaki izena. Jaieguna martxoarean 8an da.

Batirtze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Batista

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Bautista-ren baliokidetzat ematen diren bi izenetako bat dugu Batista; bestea Ugutz da (ikus sarrera hau). Jatorria latineko Baptista 'bataiatzailea' da. San Joanes bataiatzailearen alderako debozioa zaharrenetakoa da kristauen artean, Jesus bera ere bataiatu baitzuen.

Batiste

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena

Orriak