Uriarte
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Andre Mariaren ermita, Elgetan (G). Orain hondaturik dago eta irudia herriko elizan gordetzen da. 1590ean bi emakumek baselizan lapurtu zuten, baina elgetarrek Otxandioraino jarraitu zituzten eta preso hartu. Pikotan eduki ondoren, belarriak moztu zizkieten. Juan San Martin euskaltzainak bildutako kondaira baten arabera, baseliza lekuz aldatzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik, egunez eramandakoa gauez Andre Mariak atzera bere tokira ekartzen baitzuen, idi pare baten laguntzaz. Herrikoek zelataria paratu omen zuten, baina Ama Birjinak hitz hauekin zigortu omen zuen:
Aida txuri ta beilegi
begira daguan horri
begixa atare begi.