Aurkitu zure izena

Primary tabs

Zain

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskarazko hitz arrunta, 'sustraia, erroa', 'odola dabilen hodia' eta 'zaindaria' esanahiak dituena. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Patrocinio-ren euskal baliokidetzat eman zen.

Zalakain

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

P. Barojaren eleberri bateko pertsonaia da, eta Juan Antonio Zuntzunegi (Portugalete, 1901 - Madril, 1982) idazlearen goitizena.

Zaldubi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Gratien Adéma (Senpere, 1828 - Baiona, 1907) olerkariaren goitizena. 1901. urtean Federación Literaria Vasca - Fédération Littéraire Basque-ko buru izendatu zuten. Bere kanturik ezagunena euskaldunen biltzarretan abesteko sortu zuen Zazpi Euskalerriek da.

Zalgize

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuberoako herria (Sauguis frantsesez) eta Andre Mariaren adbokazioa.

Zaloa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Orozko (B) herriko Andre Mariaren baseliza. 1882. urte arte parrokia izan zen, ondoan lurjabeentzako hilerria zuena, lurrik ez zutenak Olarten ehorzten baitzituzten. Jaia ekainaren 29an da.

Zamartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Uharte Arakil (N) herriko Andre Mariaren baseliza, Aralar mendiaren magalean. Monasterio bati atxikitako herria egon zen bertan. Antso Nagusiak 1031. urtean aipatzen du. Elizak ate erromaniko ederra du.

Zaraitzu

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako ibarra eta ugaldea, erdaraz Salazar. Honako herri hauek ditu, abeze hurrenkeran emanik: Espartza, Ezkaroze, Galoze, Gorza, Igari, Itzaltzu, Izize, Jaurrieta, Orontze, Otsagabia, Sartze eta Uskartze.

Zeberiogana

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zeberio (B) herriko Andre Mariaren baseliza. Birjina ahaltsua omen da hau eta sarritan Urduñaraino joaten omen da hegan, Antiguako Ama Birjina bisitatzera, zoritzarrez irudia 1976an ebatsi zuten. Zeberio Severiano gizon izenaren euskal bilakaeraren emaitza da. 1514. urtean, Ugaon, Martin de Çeberiogana bizi zen. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da.

Zeita

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1124an ageri da Iratxen ("uxoriis mee Zeita").

Zekondi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan aldaera bat baino gehiago eduki zituen (Zecondin, Zecodin, Zekudin, Secodin...). Latinez 'bigarrena, jaiotako bigarren haurra' adiera zuen Secundus izenetik Secundinus gentilizioa atera zen, eta honen ondorengo batetik Zekondi eta aldaerak. Jaieguna abuztuaren 26an da. Baliokidea: Secundino (gaz.)

Zeledon

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Grezierako Kelidonios ('enararen antzekoa') izenetik datorkigu, latineko Chelidonius-en bitartez. León (E) ingurukoa zen san Zeledon, Andeiro anaiarekin batean Tarragonan martirizatu zutena, VI. mendean. Abuztuaren 4an Gasteizko Andre Maria Zuriaren elizako dorretik irristan jaisten da, euritakotik zintzilik. Baliokidea: Celedonio (gaz.).

Zelia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erromako barrutietako baten eta leinu baten izena zen latineko Caelius-etik dator. Jaieguna azaroaren 22an da. Baliokideak: Celia (gaz.) eta Célie (fr.).

Zerua

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, azken urteotan maiztasun handiz ponte izentzat erabilia.

Ziboze

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuberoako herria (frantsesez Sibas) eta Andre Mariaren adbokazioa.

Zigor

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. 1415ean Zigastitarrek Larrabetzun (B) Lezamako Zigor hil zuten. 'Makila', 'zigortzeko makila' adiera duen euskal izen arrunta ere bada, jakina.

Zikuñaga

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Hernaniko (G) Andre Mariaren baseliza, bertan Zikuñagako Ama Birjiña Beltza izenaz ezagutzen dena. Euskal Herrian dauden zazpi Ama Birjina beltzetako bat da. Haren faborea lortzeko burua horman dagoen zulo batean sartuta errezatu behar omen da kredoa.

Zilar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Zilar hitz arruntean oinarri duen Erdi Aroko izengoitia. Lesakan (N) 1366an Machin Zillar agertzen da.

Zilia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Oibarko (N) antzinako ermita. Irudi duenez santa Zeziliari eskainia zegoen, baina Santa Cilia aldaera XIV. menderako ageri da, eta gero 1534an errepikatzen.

Ziortza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Markinako (B) Bolibar auzoan dagoen kolegiata eta Donejakue bideko antzinako ospitalea. Kondairak dioenez, 968. urteko abuztuaren 15ean arrano batek Gernikako Andre Mariaren elizako buruhezur bat hartu eta hegan Ziortza-raino eraman zuen, XIV. mendean kolegiata -Bizkaiko bakarra- izango zen eliza sortu zuten lekuraino hain zuzen ere.

Ziti

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1046an Leireko kartularioan Fortun Çitiz agertzen da eta 1050ean Valpuestakoan Citi Diez. Arabiar jatorria duen gaztelaniako Cid izenaren euskal ordaina dela dirudi.

Orriak