Uribarri

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Andre Mariaren lau adbokazio ditugu Euskal Herrian izen honekin. Ezagunena, dudarik gabe, Durangoko (B) parrokia da, bertako arkupeetan Euskararen Liburu Azoka egin izan baita. 1936an mezatan zeudela "nazional"-en hegazkinek txikitu zuten, eta apaiza bera eta beste eliztar asko hil. Izena 'hiri berria' izatetik datorkio, zaharra Tabira baitzen. Uribarri-Jauregi eta Uribarri Dibiñako (A) elizak ere Andre Mariari eskainita daude. Uribarri Harana (A) herritik hurbil bada Andramari izeneko baseliza erromaniko bat.

0