Aurkitu zure izena
Primary tabs
Nerea
Jabetza adierazten duen hitz hau ponte izentzat erabili izan da, artikuluarekin (Nerea) zein artikulurik gabe (Nere). Diktadura garaian, euskal izenak debekaturik baitzeuden, erdarazko Nereo-ren femeninoa zela esaten zen, egiazki euskaraz duen adieragatik erabiltzen bazen ere. Aldaera: Enea.
Neskato
Akitaniako idazkunetan agertzen da euskal izen hau, erromatarren garaian (I-III. m.). Saléchan-go (F) elizako horman dagoen hilarri batean eta Tolosako museoko beste batean irakur daiteke Nescato izena.
Neskur
XIX. mendearen amaieran sortutako izena. Osagaiak neska eta haur direla dirudi.
Neskuts
XIX. mendearen amaieran 'birjina' adieraz sortutako izena da hau. Osagaiak neska eta huts dira, alegia 'zeharo neska, erabat birjina' eman nahi zen aditzera, irudi duenez.
Nikole
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Nille
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko (San) Nilo-ren baliokide femeninotzat ematen den izena. Nilus, Egiptoko ibaia, pertsona izena izan zen Erroman. V. mendean hil zen Sinaiko monasterio batean san Nilo kristau idazlea.
Ninbe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Ninfa-ren euskal baliokidetako ematen den izena. Ninfak mitologia klasikoaren arabera basoan bizi diren izakiak dira. Jaieguna azaroaren 10ean da. Baliokidea: Ninfa (gaz.).
Nonaki
Itzallen (N) azaltzen da, XI. mendean (Nonnaqui). Badaiteke Nunu, Nuño gizon izenaren aldaera femeninoa izatea. Nolanahi ere, hipokoristikoa zela irudi du, Martiki, Mitxelki eta bestek duten atzizki bera baitu, itxuraz bederik.
Nubilla
Erriberagoitiko (A) herria eta Andre Mariaren antzinako eliza. Bertan gurtzen zen done Bikendi Martiriaren erlikia Lasierrako elizara eraman zuten. Jaia irailaren 8an da.
Obeko
Erdi Aroko euskal izen arrunte-netakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (A) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da.
Oianko
Subilla Morillas (A) herriko Andre Mariaren baseliza. Egungo eraikuntza berria da, antzinakoa erori baitzen. Jaieguna uztailaren 2an da.
Oiartza
Andre Mariaren antzinako baseliza, Zizur zendeako Larraia (N) herri hustuan.
Oiartzo
Erromatarren garaiko geografoen lanetan ageri den Oiassó. edo Olarso izenak egungo Oiartzualdea adierazten zuen, irudi duenez.
Oibar
Gizaburuaga (B) herriko Andre Mariaren baseliza. Diotenez, Ziortzako kolegiatak sortu zuen ermita, eta, horregatik, aipatutako kolegiatako apaizak meza ematen zuen jaiegunean, irailaren 8an. Ermita ondoan dagoen haitzuloan ba omen dira laminen oinatzak. Nafarroan ere bada Oibar izeneko herria, gaztelaniaz Aibar deitua.
Oier
Usaiako izena da Erdi Aroan. 1274an Maulen (Z) aurkitzen dugu, 1319an Donibane Garazin (NB) eta 1329an Erriberrin (N). Azken bi herri hauetakoak Nafarroako gorteetako ordezkariak ziren. XV. mendeko Bienandanzas e Fortunas liburuan izen honetako bi lagun aipatzen dira, bat Amezketan (G) eta bestea Lazkaon (G).
Oihan
Izen arrunta, maiz basoa hitzaren baliokidetzat eman ohi dena. Erromatarren garaiaz geroztik jainkotzat hartu izan dira baso eta oihanak.
Oihana
Antzinako kulturetatik datorkigu baso edo oihanen alderako erakargarritasuna. Gogoan izan Erromako Silvia jainko izena. Aldaerak: Basoa eta Oihane.
Oihane
A. Ibinagabeitia idazleak sortu zuen hainbesterainoko arrakasta eduki duen izen hau, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-ko Edurne, Jone, Josune eta antzekoetan oinarriturik. Dirudienez Caracasen erabili zen lehendabiziko aldiz.