Oskia

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Atondo herriko Andre Mariaren baseliza eta mendia (Itza zendea, N). Herriaren izenak dioen bezala (Ataondo behinola, ate eta ondotik) Arakil eta Iruñerriaren arteko atean, harratean dago 1570ean eraikitzen hasi zen baseliza hau, antzinako Oskiartea-n edo Oskiatea-n (cf. honen aurkez dagoen Axitarte 'Dos Hermanas'). Bide hau arrunt garrantzitsua izan da beti, eta hori zela kausa beste orduz gaztelua egon zen ibaiaren beste aldean, zintzurraren zaindari. Inguruetan bizi diren "jenioak" uxatzeko harri batekin zeinatu behar da ermita ondoan. Jaiegunak maiatzaren 9an eta 15ean dira.

0