Obeko
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Erdi Aroko euskal izen arrunte-netakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (A) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da. Toponimian ere utzi du aztarna: Udan (Trebiñon) eta Sopuertan (B) Obekuri ('Obekoren hiria' jatorriz) deituriko kontzeju eta auzoa ditugu, hurrenez hurren. A. Irigoienen ustez on adjektiboaren hobe konparatiboa dago oinarrian. Bukaeran Eneko izenean agertzen den -ko atzizki hipokoristikoa dugu ikertzaile bizkaitarraren arabera.